BABESLEDUN EDUKIA

Gipuzkoa, jaietan murgilduta

Orereta, Mutriku, Astigarraga, Soraluze, Villabona eta Ordizia dira asteburu honetan jaietako erreleboa hartuko duten herrietako batzuk Gipuzkoan.

Bi urteko etenaldiaren ondoren, festarako gogoa lehertu da. Irudian, Oreretan ostegun honetan bota duten txupinazoa.
Bi urteko etenaldiaren ondoren, festarako gogoa lehertu da. Irudian, Oreretan ostegun honetan bota duten txupinazoa. (Jon URBE | FOKU)

Oreretan eta Mutrikun dagoeneko hasi dituzte jaiak, ostegunean bota baitute txupinazoa. Oarsoaldeko hirian, ohikoa den bezala, txupinazoa bizitzeko aukera ezberdinak izan dituzte herritarrek, eta Udaletxekoan, Arrats eta Ekintza Bibe –bazterkeria eta ludopatiaren aurkako elkarteak– izan dira omenduak.

Bost egunetan zehar (Santiago egunera arte, hilak 25), jai batzordeak auzolanean prestaturiko 110 ekintzatik gora izango dira: erakusketak, dantza, antzerkia, danborradak, lehiaketa eta dastaketa gastronomikoak, kirol jarduerak… Eta 25 musika emanaldi baino gehiago, publiko eta gustu ezberdinei zuzenduta.

Ostiral honetako egitarauan, Madalen eguneko bi ekitaldi nagusi berreskuratu dira, bi urteko hutsunearen ondoren: kontzertu nagusia eta gaueko danborrada. Eguerdiko kontzertua Errenteriako Musika Bandak eskainiko du eta amaieran, erraldoi eta buruhaundien konpartsarekin batera joko du. Gaueko danborrada Pasai txarangak girotuko du eta Udaletxean txapelak eta makilak emango dizkiete Madalenetan omenduak izango diren pertsonei. Larunbatean (uztailak 23), jubilatu eta kuadrillei eskainitako eguna izango da, eta igandean (uztailak 24) emakumeen eguna.

Oreretako establezimendu eta erakunde laguntzaileak: Errenteriako Udala, CIFP Don Bosco LHII, IES Koldo Mitxelena BHI, Pizza Sprint, Oarsoak, Zamalbide Albaitaritza Klinika

Mutrikun ere Malen eguna ospatuko dute ostiral honetan (uztailak 22) musika bandaren kontzertuarekin eta, su artifizialen ondoren, Elegancia Mexicana mariatxien kontzertuarekin. Txosnagunean Liher eta Skakeo taldeen kontzertuak izango dira ostiralean, Bizixo jai konpartsak antolatuta.

Larunbatean (uztailak 23) Malen Txiki eguna ospatuko dute eta egitarauan ez dira faltako kantu poteoa, pottokak eta zezen txikiak, elkartasun bazkaria txosnagunean edota umeen danborrada, besteak beste. Igandean kuadrillen eguna izango da eta, poteoa, bazkaria eta sokamuturraz gain, musika kontzertuak izango dira gauean, Zetak, Gozo Gozo eta Little Martin Selektah taldeekin.

Aurtengo jaiak astelehenean itxiko dira, Santixo egunean, txakolin dastaketarekin, Tio Teronen Semeak taldearen emanaldiarekin eta bertso saioarekin.

Mutrikuko establezimendu eta erakunde laguntzaileak: Hotel Arbe, Kanping Galdona, Txalaparta kafetegia

Astigarragan ostiralean botako dute txupinazoa (uztailak 22) eta bost egunetan zehar, Santio jaiez ospatzeko aukera izango dute herritarrek bi urteko etenaldiaren ondoren. Suziria Gure Izarra elkarteak botako du, ehun urte bete baititu, horregatik aurtengo txupinazoa 19.22tan botako dute.

Gastronomia atalak ere garrantzi berezia izango du aurten Astigarragan eta antolatu diren ekitaldien artean daude: marmitako eta patata tortilla lehiaketa herrikoiak, hegaluze pintxoen dastaketa, alkoholik gabeko koktel tailerra, haur, gazte, erretiratu eta presoen elkartasun bazkariak...

Musika arloari dagokionez, gustu guztientzako kontzertuak daude iragarrita: En Tol Sarmiento, Anita Parker, Kai Nakai, Balkan Paradise Orchestra edo Mariachi Imperial, besteak beste. Astigarragako Gazte Asanbladak ere kontzertu egitarau zabala prestatu du txosnagunean.

Astigarragako establezimendu eta erakunde laguntzaileak: Nort Clima, Lizeaga Sagardoak, Zamalbide Albaitaritza Klinika

Soraluzen ere ostiral honetan botako dute Santiago eta Santa Ana jaietako kanoikada. Bertan, Osasun zentroko erizain eta medikuak eta Mesedeetako Zaharren Egoitzako langileak omenduko dituzte urte gogor hauetan egindako lan handiagatik. Une horretatik aurrera, festa giroa zabalduko da bost egunetan zehar, adin guztietako herritarrei zuzenduriko ekitaldiekin, besteak beste: Tio Teron taldearen dantza ikuskizuna (uztailak 23); Oihan Vegarekin disko festa (uztailak 23); apar festa (uztailak 26); bakailao lehiaketa (uztailak 26) eta lehen aldiz, goi mailako doako bertso saioa (uztailak 24), Alaia Martinekin, Saioa Alkaizarekin, Unai Iturriagarekin eta Amets Arzallusekin.

Soraluzeko establezimendu eta erakunde laguntzaileak: Goki erreformak, Txurruka jatetxea

Bi urteko etenaldiaren ondoren, txarangaren atzetik salto egiteko aukera izango dute aurten villabonatarrek. (Andoni CANELLADA | FOKU)


Villabonan Santio jaietako txupinazoa igandean botako dute (uztailak 24) eta aurten ardura hori hartuko dutenak osasungintzako eta Santio egoitzako langileak izango dira, pandemiari lehen lerroan egindako lan izugarria aitortu eta txalotzeko. Une horretatik aurrera, zortzi egun luzez ez da jai ekitaldirik faltako Villabonan.

Ekitaldi hoien artean, aipatzekoak dira Billabona Xake Elkartearen 50. urteurreneko ospakizunak, Behar Zana elkarteak antolatutako frontenis, pala, esku eta errebote pilota txapelketak.

Musika arloari dagokionez, izen ezagunak izango dira aurten Villabonan: Gontzal Mendibil, Su ta Gar, Nikotina edo Trikidantz, besteak beste.

Aipatzekoa da, bestalde, astelehenean (uztailak 25), aurten lehenbiziko aldiz Umore Gaua antolatu dela, Jose Cruz Gurrutxaga eta Patricia Sornosa artisten bakarrizketekin, gaueko 22.30etan Arroako plazan. Lehenak "Arranopola" izeneko ikuskizun berria eskainiko du, euskaraz, eta bigarrenak "Desaparezca aquí" izeneko emanaldia, lehen aldiz Gipuzkoan.

Onddo gazte asanbladak ere hainbat ekitaldi antolatu ditu eta hurrengo larunbatean (uztailak 30) ohiko erromeri eguna berreskuratuko dute Oinkari dantza taldearen eskutik. Igandean (uztailak 31), Remi Ayestaranen heriotzaren XIII. urteurrena oroituko dute.

Villabonako establezimendu eta erakunde laguntzaileak: Amasa Kafetegia, Industrias Borobil, Eizmendi Anaiak, Villabonako Udala, Basajaun Liburudenda, Labegoxo, Iratzar Taberna.

Ordizian ere igandean botako dute Santa Ana jaietako txupinazoa (hilak 24), nahiz eta bezperan Akelarre eguna eta Bulego taldearen kontzertua dauden iragarrita. Aurtengoan, Mendizale elkarteak, pelotazale eta saskibaloi taldeek emango diote hasiera lau egunez luzatuko den festari.

Aurtengo berrikuntzen artean, aipatzekoa da santanazaleen egunean 1509 urtetik egiten den ezkonberrien dantzan bikote arteko rolen banaketa ez dela generoaren baitan egingo. Horrela, bikotean bietako bakarra baldin bada ordiziarra, hark izango du plazan dantza egiteko aukera, eta ez gizonezkoak bakarrik automatikoki. Biak ordiziarrak diren kasuetan, eurek erabakiko dute eta emakumeak ez dira balkoian geratzera behartuak izango.

Era berean, 2019ko jaietan hasitako berrikuntzek jarraipena izan dute aurten. Horrela, 2021ean jaiotako haurrei ongietorria emateko zapi urdinak jarri zitzaizkien pasa den larunbatean.

Astelehenan (uztailak 25) Ordiziako Klasikoa ospatuko da. 99. edizioa izango da, nahiz eta 1922ko lehendabiziko proba Francisco Sarasolak irabazi zuenetik 100 urte beteko diren aurten.

Ordiziako establezimendu eta erakunde laguntzaileak: Biñaspre Lurrindegia, Mujika Liburudenda.