Hogeigarren abordatzea egin dute piratek.
Hogeigarren abordatzea egin dute piratek. (Jon URBE | FOKU)
Mota guztietako baltsak egin dituzte abordatzerako.
Mota guztietako baltsak egin dituzte abordatzerako. (Jon URBE | FOKU)
Arranplatik atera dira piratak.
Arranplatik atera dira piratak. (Jon URBE | FOKU)
Pirata guztiak, uretaratuta, Kontxarako bidean.
Berrehun baltsa inguru uretaratu dira hiria abordatzeko. (Jon URBE | FOKU)
Piratak Kontxarako bidean. Ikusmin handia piztu du abordatzeak.
Piratak Kontxarako bidean. Ikusmin handia piztu du abordatzeak. (Jon URBE | FOKU)
Arranplak jendez beteta, uretaratu aurretik.
Arranplak jendez beteta, uretaratu aurretik. (Maider IANTZI)
Uretan murgildu aurreko unea, kaian.
Uretan murgildu aurreko unea, kaian. (Jon URBE | FOKU)
Irudi ederrak utzi ditu abordatzeak.
Irudi ederrak utzi ditu abordatzeak. (@izanpirata)
Bi pirata hauek pulamentuzko baltsa egin dute.
Bi pirata hauek pulamentuzko baltsa egin dute. (Jon URBE | FOKU)
Unikornio baten gainean ere egin daiteke abordatzea.
Unikornio baten gainean ere egin daiteke abordatzea. (Jon URBE | FOKU)
Kaos puntu bat ere badu abordatzeak.
Kaos puntu bat ere badu abordatzeak. (@izanpirata)
Goizetik ekin diete prestaketa lanei piratek.
Goizetik ekin diete prestaketa lanei piratek. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)
Baltsen prestaketak portuan.
Baltsen prestaketak portuan. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)
NAIZ

Donostia abordatu dute hogeigarrenez piratek, inoiz baino gogotsuago

Hogeigarren urtez, piratek Donostia abordatzeari ekin diote astelehen honetan. Berrehun ontzi inguru abiatu dira kaitik Kontxako badian barrena, umoretsu eta gogotsu, egungo hiri eredua eraldatzea helburu.

Pirata guztiak, uretaratuta, Kontxarako bidean.
Pirata guztiak, uretaratuta, Kontxarako bidean. (Jon URBE | FOKU)

Goizean goizetik ekin diote piratek Donostia abordatzeko baltsak eta ontziak atontzeari, portuan. Kofradia eta kuadrilla bakoitzeko kideez gain, ehun boluntario inguru kaian ziren goizeko zortzietatik, edozertan laguntzeko prest. Izan ere, piraten festen balore nagusia auzolana baita. Aurten hogeigarren abordatzea dute, eta pandemiak eragindako bi urteko etenaren ondoren, inoiz baino indartsuago eta gogotsuago uretaratu dira. 

 

Muntaketa lanen ostean, indarrak berritzeko bazkaria egin dute; 500 lagun inguru bildu dira eta piratak pozik agertu dira izan duen arrakastarekin. Denak umoretsu, ondo pasatzeko gogoz. 

17.00etan iritsi da gehien esperotako unea: txupina jaurti, kaiko arranplatik uretan murgildu eta hiria abordatzeari ekin diote 200 txalupa inguruk, Kontxako badian barrena. Horren aurretik, Ezkila kapitainak eta Bilgune Feministak hartu dute hitza, jai herrikoiak eta feministak aldarrikatzeko.

Mota guztietako baltsak, txalupak eta ontziak erabili dituzte abordatzea gauzatzeko: paleekin egindakoak, gomazko flotagailuekin, poluziorik gabeak… Kontxarainoko zeharkaldia arriskurik gabe egiteko besoetako flotagailuak erabili dituztenak ere izan dira... Irudi koloretsua utzi dute badian, bertaratu diren ikusleen gozamenerako.

Donostiatik ez ezik, inguruko herrietatik eta Nafarroa zein Bizkaitik etorri diren piratak ere baziren, baita oporretara etorri eta azken orduan animatu diren batzuk ere: ekintzaren berri izan, flotagailuak erosi eta uretara! Euskarabenturako kideak ere bertaratu dira.

Ines Arrue piratak abordatzea hasi aurretik NAIZi azaldu dionez, Aste Nagusi hau berezia da beraientzat, izan ere aurten 20 urte bete baitituzte eta pandemiak eragindako bi urteko geldialdiaren ondoren «oso indartsu eta pozik» iritsi dira jai hauetara. Esan duenez, «duela 20 urte hau guztia hasi zen arrotz sentitzen genuen hiri eredu bat abordatzeko beharretik, jai herrikoirik ez zuen herri bat abordatzeko nahitik».

Hogei urteren ondoren, erantsi du, «berdin gaude, oraindik arrotz zaigu hiri hau». Horregatik, duela 20 urteko lelo berbera eraldatu eta «puntx horrekin iritsi gara». «Festa izan dadila tresna herri hau eraldatzeko, feminismotik, euskaltzaletasunetik eta ekologismotik», aldarrikatu du.

Behin Kontxara iritsita, ontzia edo baltsa desegin dute, antolatzaileen laguntzarekin, eta dagokion hondakin gisa sailkatu.

Ostegunean, abordatze txikia

Eta gaurkoa pirata «nagusien» eguna izan bada, etorkizuneko piratek ostegunean dute hitzordua, abordatze txikian. Festak eta aldarrikapenak ez dute etenik.