![Altsasun arratsalde honetan izandako manifestazioa.](/media/asset_publics/resources/000/930/703/article_main_landscape/Altsasu.jpg)
Ehunka lagun bildu dira larunbat honetan Altsasun Ospa! Egunean parte hartzeko. ‘Poliziarik ez! Langileon aurkako errepresioa gelditu’ izan da aurtengo leloa.
«Poliziaren normalizazioa, presentzia eta errepresioa handitzen doazen garai hauetan, edozein gorputz polizialaren beharraren kontra agertuko da Ospa! Beti», adierazi zuten antolatzaileek pasa den hilean.
Ekitaldiak eguerdian hasi dira, Iortian antolatutako mahai-inguru batekin. Bertan eredu polizialari buruz eztabaidatu dute.
14.30ean bazkaria izan da, eta 18.30ean abiatu da manifestazioa Altsasuko plazatik. Jendetza bildu da bertan poliziaren aurkako mobilizazio honetan parte hartzeko.
Gauean kontzertuak izango dira gaztetxean. Habemus Papam eta Katarsia taldeek joko dute bertan.
Guardia Zibilaren jazarpena
Abuztuan Altsasuko Isunen Taldeak Guardia Zibilaren jazarpena salatu zuen: «Erasoaldi hau oso erraz laburtu daiteke: etengabeko isun politikoak».
Agerraldi batean azaldu zutenez, «azken bi hilabeteetan, hamar isun baino gehiago jaso ditugu arrazoi ezberdinengatik: biolentzia matxista salatzeagatik, Ikasle Abertzaleen mobilizazioetan egondako atxiloketak salatzeagatik… Haur eskoletako grebalariekin elkartasun argazki bat ateratzeagatik ere isundu gaituzte».
«Guzti honek jatorri komun bat du, instituzioetatik kanpo antolatzeko ezintasuna eta oinarrizko askatasun politikoen ukapena. Hori da gure isunen muina. Militantzia politikoa ekidin nahi dute, militanteen biziraupen materiala kolokan jarriz ere», gaineratu zuten.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)
Casi todos los incidentes imaginables se suceden en un encierro de la villavesa lento e irreal
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Piratak](/media/asset_publics/resources/001/137/746/article_thumb_horizontal/piratak.jpg)
‘Belak mastara eta euskara plazara’ aldarriarekin ospatuko dute Donostiako Piratek Aste Nagusia
![Atristain](/media/asset_publics/resources/001/134/948/article_thumb_horizontal/Atristain.jpg)