![Diziplina anitzeko ekitaldi artistikoa hartu du Hondarribiko Itsas Etxeko auditoriumak.](/media/asset_publics/resources/000/934/143/article_main_landscape/saseta.jpg)
Irati Jimenez idazlearen gidaritzapean, 200 eta 300 lagun artean bildu ditu larunbat honetan Hondarribiko Itsas Etxeko auditoriumean ‘Saseta, Monzon eta Gudarien eginak’ ekitaldiak. Olaso Dorrea Fundazioak eta Kepa Ordoki-Memoria Historikoa Bidasoan Elkarteek dantza, musika, poesia, memoria, historia eta literatura uztartzeko ekitaldia sortu dute, bi figura historiko horiek omentzeko xedearekin.
Emanaldiaren zuzendari artistikoa izan da Jimenez, baina idazlea ez ezik, Sasetari buruz egin diren ekitaldi orotan egon den Kemen dantza-taldea izan du lagun ikuskizunak, baita Josu Txapartegik gidatutako Zarautz, Lasarte eta Hondarribiko 50-60 bat pertsonako abesbatza ere.
Ekitaldi unkigarria gidatu du @irati Jimenezek gaur bere gogoetak Monzon eta beste olerkarien poesiarekin uztartuz eta Saseta, Ordoki eta beste hainbat gudarien memoria gurera ekarriaz.
— Olaso Dorrea Fundazioa (@DorreaOlaso) September 17, 2022
Arbasoen gelan sartu gaitu eta gure arimak altxatu! Milesker!! pic.twitter.com/6hKaEgYhhD
Monzonek ‘Gudarien egiñak’ liburuan Sasetari eskainitako ‘Sasetaren ekiñaldiak’ olerkia ezpata-dantzarekin batera interpretatu dute disziplina anitzeko ekitaldi artistikoan, eta Estitxu Pinatxo eta Jokin Pinatxo anai-arrebak ere igo dira oholtzara, eta Jaurlaritzako sailburu ohiaren liburuko lehen olerkia den ‘Alargun zoroarena’-ren bertsio musikatua eskaini dute. Koldo eta Xabi Sorzabalbere txalapartariek ere parte hartu dute ikuskizunean.
85 urte bete ziren otsailaren 23an Kandido Saseta Arecesen (Asturias) hil zutenetik, Agirre lehendakariak hara bidalitako bi brigadetako bat zuzentzen ari zela. Hamar urte geroago, Mexikon ‘Gudarien egiñak’ liburua argitaratu zuen Monzonek, eta bertan eskaini zion Eusko Gudarosteko sortzaile izandakoa ‘Sasetaren ekiñaldiak’ izeneko poema. «Ekitaldian olerkiari berebiziko garrantzia eman diogu, liburua hau da erbestean publikaturiko lehenbiziko euskarazko titulua», azaldu dio Peli Lekuonak NAIZi.
Hurrengo eta azken emanaldia Bergarako Seminarixoan izango da, hilaren 27an, arratsaldeko 19.00etan.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Piratak](/media/asset_publics/resources/001/137/746/article_thumb_horizontal/piratak.jpg)
‘Belak mastara eta euskara plazara’ aldarriarekin ospatuko dute Donostiako Piratek Aste Nagusia
![Atristain](/media/asset_publics/resources/001/134/948/article_thumb_horizontal/Atristain.jpg)
El donostiarra Xabier Atristain queda en libertad condicional tras 13 años preso
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)