Jon Paredes ‘Txiki’ eta Angel Otaegi fusilatu zituzteneko 47. urteurrenaren harira, «Independentziarako Indarra» lelopean mobilizazio eta ekitaldiak egin dituzte 30 herri eta eskualdetan, Sortuk antolatuta.
📍Arrasate pic.twitter.com/kWhsbfVvSM
— SORTU Independentziarako #Indarra (@sortuEH) September 27, 2022
Haimar Altuna Sorturen Nazio Kontseiluko kideak Bilbon egin duten manifestazioan parte hartu du, eta ‘Txiki’ eta Otaegiz gain haiekin batera «Euskal Herriaren alde ekarpen maila ezberdina eginez borroka egin duten herrikide guztiak» ere gogoan izan ditu.
Gaur Txiki eta Otaegi gogora ekarri nahi ditugu eta, beraiekin batera, baita Euskal Herriaren alde
— SORTU Independentziarako #Indarra (@sortuEH) September 27, 2022
ekarpen maila ezberdina eginez borroka egin duten herrikide guztiak ere.
Euskal Herriko hainbat herri eta hiriburutan mobilizatu gara:
📍Bilbo pic.twitter.com/x3H9xJNnFC
«‘Txiki’k, Otaegik eta haien belaunaldiak itxaropena ekarri zioten herri honi. Haien borrokari esker pentsaezinak ziren eskubideak dauzkagu, eta gure helburuetatik hurbilago gaude. Baina ez dezagun ahaztu ziurgabetasun garai betean bizi garela, aurreikuspenak ilunak direla», ohartarazi du.
Ildo horretan, eta «etsipenaren aurrean, orain dela bost hamarkada bezalaxe», «esperantza» behar dela nabarmendu du. «Horregatik, borrokarako dei egiten dugu, kaleetan zein instituzioetan. Herri hau, beraz, zutik jarri beharra dago, independentzia, askatasuna, berdintasuna eta justizia soziala lortzeko», aldarrikatu du.
Irailaren 27aren karira plazaratu duen adierazpenean, Sortuk «egun kriminalizatzen eta jazartzen den memoria osorako eskubidea» aldarrikatu du, «etorkizunari begiratzeko eta elkarbizitzarako ezinbestekoa baita» indar abertzalearen iritziz.
Datozen egunetarako Bergaran, Zumaian eta Amurrion ere ekitaldiak iragarri dituzte.