NAIZ

Atzegi; nor bere erara bizitzeko erronka

'Nire erara bizitzeko erronka', adimen desgaitasuna duten pertsonek nahi duten erara bizitzeko eskubidea aldarrikatu du Atzegik Donostian egindako ekitaldian.

Atzegik 2022ko sentsibilizazio kanpaina aurkeztu du, Donostian.
Atzegik 2022ko sentsibilizazio kanpaina aurkeztu du, Donostian. (Andoni Canellada | FOKU)

Erronka adimen desgaitasuna duten pertsonentzat, eta erronka gizarte osoarentzat. Atzegik 2022ko sentsibilizazio kanpaina aurkeztu du asteartean Donostian. 'Nire erara bizitzeko erronka' lelopean; adimen desgaitasuna dutenentzat erronka bat delako modu autonomoan bizitzea, eta gizarte osoa kontzientziatzea erronka potologoa delako.

Bizi eredu anitzak ikusarazi nahi dituzte, eta desgaitasuna duten pertsonek nahi duten erara bizitzeko aukera dutela aldarrikatu dute. Elkarteak azaldu duenez «askok badute nahikoa autonomia modu independente baten bizitzeko, betiere beharrezko laguntza jasotzen badute».

Elkarteak eta bertako kideek egindako lan guztia laburtzea erraza ez bada ere, urteak emandakoa bideo formatuan jaso eta unerik gogoangarrienak bergogoratu dituzte pantaila handian. Bolondresei eskerrak emanez jarraitu du ekitaldiak, eta ondoren gonbidatu bereziak igo dira oholtzara. Kanpainak «bizitzeko lau modu ezberdin» erakusten baditu ere, Atzegik hamaika modu eta eredu daudela aldarrikatzen du. Eta horregatik, igo dira oholtzara beren esperientzia kontatzera kide ezberdinak.

Kartel eta bideo bidez zabalduko dituzte aipaturiko bizimoduak, horiek izango dira kanpainaren oinarria. Eta dei egin dute datozen hilabeteetan beraiek argitaratutako bideoak zabaltzeaz gain, bakoitzak bere bizitzeko eraren bideo grabatu eta sare sozialetatik zabaltzeko.