![Euskararen aldeko manifestazioa 2021ean, Kontseiluak deitua.](/media/asset_publics/resources/000/942/788/article_main_landscape/orkoein-euskara.jpg)
Orkoiengo Udalak Osoko Bilkuran erabaki zuen euskararen ezagutza eskatzea bertako 9 lanpostu eskuratzeko nahitaezko baldintza gisa. NA+ ez zegoen ados eta neurria errekurritu zuen. Asteazken honetan, Nafarroako Administrazio Auzitegiak koalizio kontserbadorearen alde jo du, eta Udalaren neurria baliogabetu du. taldeak errekurritu ostean ebatzi da, koalizioak berak ohar baten bidez jakinarazi duenez.
Honako lanpostuetarako zen eskakizuna: kontu-hartzailea; kultura koordinatzailea; lorategietako arduraduna; administrari ofiziala hirigintzaren, zerga kudeaketaren eta langileen arloan; zerbitzu anitzak; lorezaintzako peoia; gizarte-etxeko zeregin osagarriak; eta berdintasun-teknikaria.
«Ondorioztatu behar dugu horietako bakar bat ere ez dela eremu mistoko herri batean euskararen eskakizun kualifikatua eskatzen duten jendaurreko arreta zuzeneko lanpostua», argudiatu du Nafarroako Administrazio Auzitegiak.
Gainera, euskara merezimendu gisa baloratzea ere baliogabetu egin du, aginduzko ezagutza eskatzen ez zaien lanpostu guztietan.
Ez da Nafarroako Administrazio Auzitegiak erabaki hori hartzen duen lehenengo aldia. Besteak beste, 2021ean euskararen meritua baliogabetu zuen Lizarrako Udal plantillan, eta Berriozarko kiroldegiko tabernan lan egiteko euskara beharrezkoa ez dela esan zuen.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Andaye](/media/asset_publics/resources/001/138/609/article_thumb_horizontal/andaye.jpg)
Abre sus puertas el centro Andaye, un espacio para hacer turismo por la historia
![Atristain](/media/asset_publics/resources/001/134/948/article_thumb_horizontal/Atristain.jpg)
El donostiarra Xabier Atristain queda en libertad condicional tras 13 años preso
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)