Arnaitz Gorriti

Bosnian ondo ez jokatu arren, Europan garaipenez garaipen darrai Bilbao Basketek (80-85)

Igokeak 12 jaurtiketa libre hutsegin ditu eta horrek neurri baten bilbotarren ajeak goxatu ditu. Are gehiago Ignacio Rosak aurreneko erdian sartu dituen 17 puntuak eta atsedenaldiaz geroztik Adam Smith azaltzeak edo defentsan bizkaitarrek hobekuntza nabarmenak ere.

Ignacio Rosaren bost hirukoak oso garrantzitsuak izan dira.
Ignacio Rosaren bost hirukoak oso garrantzitsuak izan dira. (@FIBABASKETBALL)

IGOKEA 80 - SURNE BILBAO BASKET 85

Ondo jokatzen ez denean garaipena lortzea gauza handia da. Surne Bilbao Basketek ez du ondoegi jokatu Igokea talde bosniarraren kantxan, baina aurreneko erdian Ignacio Rosak sartu dituen 17 puntuek, atsedenaldiaz gerotik Adam Smith azaltzeak eta etxekoek 22 jaurtiketa libre bota eta horietatik 12 huts egiteak garaipena eman dio. Sufritzen ere badakiela erakutsi dute beltzezko gizonek eta baita «betikoek» egun txarra dutenean ere, errekurtsoak badituela ere.

Euskal derbian giharretan izan zuen lesioa medio, Denzen Anderssonek Ignacio Rosari laga dio bere lekua hasierako bostekoan –ez du joikatu suediarrak– eta eskerrak hegal-pibot espainiarra oso fin hasi den saskiari begira. Bilbotarren aurreneko 13 puntuetatik, 11 Rosak saskiratu ditu. Esan bezala, eskerrak horri, talde boaniarra ondotxo finago hasi baiuta oro har. Wallerrek 12 puntu erdietsi ditu laurden honetan eta Stephen pibotak errebotean nahi izan duen moduan menpean izan ditu bai Rosa eta baita Withey ere.

Bizkaitarren zorionerako, aurreneko laurdena 26-24 amaitu da, une batean Igokea 22-15 aurreratuagatik. Alex Reyesek hartu dio erreleboa Rosari eta bere bi hirukok Jaume Ponsarnaurenak bosniarren inguruan mantendu dira gutxienez.

Defentsako errebotea zaintzeko gorriak eta beltzak ikusi ditu Bilbao Basketek, zer esanik ez Igokearen hiruko jaurtiketak nolabait eragotzi edo bederen oztopatzeko. Tarteka hurbildu da eta 36na berdintzea ere lortu du Jaume Ponsarnauren taldeak, baina esaterako, igandean euskal derbian erakutsi zuen indarrik ez da inondik ere azaldu zaintza lanetan.

Eskerrak, dena den, bosniarrek hainbat jaurtiketa libretan kale egin duten, eta eskerrak Bilbaoi Basketek ere jaurtiketetan portzentaia oso onak atera dituen. Horrela bakarrik uler liteke talde bizkaitarra atsedenaldira 49-48 iritsi izana, baita Crawfordek aurreneko erdiko azken saskiratzea lortu aurretik Ignacio Rosak –segidan eta hutsik egin gabe sartu duen bosgarren hirukoari esker– Bilbao Basket unetxo batez 47-48 aurreratu izana ere. Ikusitakoa ikusi eta gero, gaitzerdi, baldin eta bigarren erdian defentsa hobea eginez gero.

Aurretik azkenean

Halakoren baten, Bilbao Basketek beste itxura bat eman du defentsan, eta nahiz eta tarteka hankasartze handi xamarrak egin, lortu du behingoagatik aurretik jarri eta egonkortzea. Hirugarren laurdeneko aurreneko sei puntuak Kyserrewk sartu ditu eta Hakansonek itzi du 2-6ko partziala kontraerasoa amaitu eta 53-56 aurretik jarrita bizkaitarrak.

Laurdenak aurrera egin ahala, gainera, Adam Smith eta Agustin Ubalek ere zerbaigt eman diote talde bilbotarrari. Dela jaurtiketa libreetako puntuak, dela pare bat hiruko, Ubalek laurenaren azken azken unean sartu duena, kasu. Hala, nahiz eta Wallen etxeko izarrak jaurtiketak sartzen jarraitu, Bilbao Basket sei puntuklo abantaila duela iritasi da azken hamar minutuetara: 66-72. Bestetik, hirugarren zatiko azken minutuetan Jeff Witheyk edo Rabasedak taldea atzean sendotzeko egin duten lana ere azpimarratu behar da, aurreneko erdiko «bigunkeriatik» urrun.

Azken laurdenean nahi eta ezinean aritu da etxeko taldea eta, kostata bada ere, aurretik mantentzea lortu du Jaume Ponsarnauren taldeak. Hirugarren laurdenean aurreneko puntuak lortuz geroztik, Adam Smith ausartako aritu da uztaira begira, tarteka baita ausartegi ere, baina bere eskutik 73-82 aurreratu dira bilbotarrak.

Partidak hautsita zirudien, baina 5-0eko parttziala lortu du Igokeak, jaurtiketa libreetan sekulako kalbarioa pasa duen arren. Alabaina, partida azken minutuan dela, bizkaitarrek dema erabakita laga dute, Francis Alonsok sartu duen hiruko baten bitez. Eskolta andaluziarrak partida oso txarra jokatu du, baina azken minutu horretan bederen jaurtitzaile ona dela erakutsi du.

Igokeak ahaleginak eta bi egin ditu, baina Bilbao Basketek, kostata eta estrapozuka bada ere, Europan jokatu dituen partida guztiak irabazten jarraitzen du.

PARTIDAKO FITXA:

Igokea: Crawford (10), Tanaskovic (8), Josilo (10), Stephens (11) eta Waller (25) –hasierako bostekoa–, Kendrick Ray (3), Delalic (4), Maric (6) eta Kondic (3).

Bilbao: Hakanson (16), Alonso (5), Rabaseda (2), Rosa (17) eta Whithey (11) –hasierako bostekoa–, Reyes (6), Kyser (8), Sulejmanovic (2), Smith (10) eta Ubal (8).

Partzialak: 26-24, 23-24, 17-24, 14-13.

Epaileak: Horozov, Maestre eta Manniste. Delalic eta Kendric Ray etxeko jokalariei falta teknikoa adierazi diete falta eske bere burua botatzeagatik. Sulejmanovic jikalari bilbotarra egotzi dute bost faltarekin.

Gorabeherak: Fiba Txapeldunen Ligako D multzoko hirugarren jardunaldia, SD Laktasy pabilioian jokatua.