Futbol zelai txikiak ere antolatu dira San Mames inguruan partidak jokatzeko.
Futbol-zelai txikiak antolatu dira San Mames inguruan partidak jokatzeko. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Euskaraldiarekin bat eginda, bertso saioak antolatu dituzte kalean.
Euskaraldiarekin bat eginda, bertso saioak antolatu dituzte kalean. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Gazteenek aurpegia margotzeko aukera izan dute derbia hasi aurretik.
Gazteenek aurpegia margotzeko aukera izan dute derbia hasi aurretik. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Puzgarriekin ere disfrutatzeko aukera aparta izan dute athleticzale eta realzaleek.
Puzgarriekin ere disfrutatzeko aukera aparta izan dute athleticzale eta realzaleek. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Janariak eta edariak ez dira faltatu.
Janariak eta edariak ez dira faltatu. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Zale txuri-urdin bat, Realaren banderarekin San Mames inguruan.
Zale txuri-urdin bat, Realaren banderarekin San Mames inguruan. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Athleticeko eta Realeko jokalariak bat etorri ziren Euskaraldiarekin San Mames barruan..
Athleticeko eta Realeko jokalariak bat etorri dira Euskaraldiarekin San Mames barruan. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Qatarreko Mundialari boikota egiteko deia egin diote harmailetan.
Qatarreko Mundialari boikota egiteko deia egin diote harmailetan. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Euskal Selekzioaren aldeko aldarria ozen entzun da San Mamesen.
Euskal Selekzioaren aldeko aldarria ozen entzun da San Mamesen. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Ondoren, derbian, Reala nagusi izan da. Irudian, Nerea Eizagirre baloia jaurtitzen.
Ondoren, derbian, Reala nagusi izan da. Irudian, Nerea Eizagirre baloia jaurtitzen. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Athleticeko jokalariek gol bat ospatzeko aukera izan dute euren zaleen aurrean.
Athleticeko jokalariek gol bat ospatzeko aukera izan dute euren zaleen aurrean. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Azkenean derbia Realarentzat izan da (1-3).
Azkenean derbia Realarentzat izan da (1-3). (Aritz LOIOLA | FOKU)
Amaia  U. Lasagabaster
Kazetaria, kirol informazioan espezializatua / Periodista, especializada en información deportiva

Eguraldiak eskaini ez duen giroa talde bietako zaleek jarri dute

Kalean eguerditik eta Xabi Solanok deituta San Mamesen zazpiretatik, zaleek euskal futbolaren festa luzearekin disfrutatu dute.

Futbola, euskara, musika, jokoak, jan-edaria... eta euria. Hotza eta ura euskal futbolaren festara gerturatu nahi izan diren baina eguraldiak eskaini ez duen giroa zaleek jarri dute.

Klub bilbotarrak antolatutako Athletic Plazara ekimenak mota guztietako jardueraz betetako egitaraua eskaini du eguerditik aurrera eta bufanda zuri-gorri zein zuri-urdin, Ahobizi zein Belarriprest txaparekin, familian zein kuadrilan, adin guztietako lagunak katiuskak eta aterkia hartu eta festan murgildu dira, euriak utzi duen neurrian.

Partidaren ordua gerturatu ahala zelaiaren inguruak betetzen joan dira eta zazpiretatik aurrera, Xabi Solanoren eta Zigor DZren musikak San Mamesera sartzeko eta, bidez batez, euskaraz bizitzeko deia zabaldu du. Athleticen eta Realaren aldeko oihuek hartu zuten lekukoa baloia mugitzen hasi denean.

Euskaraldia

Arigune erraldoia bilakatu dira San Mames eta bere inguruak, Euskaraldiarekin bat eginez futbola eta euskara batuz eta bultzatuz. Bufanda zuri-gorri eta zuri-urdinekin batera, Ahobizi eta Belarriprest txapak zaleen «uniformearen» ezinbesteko osagarria izan dira gaurkoan.