Perfekziotik gertu
Printzipioz final oso berdindu eta orekatua espero dut, gero edozer gauza gerta badaiteke ere, baina ikusten da gauzak ondo egiten ez dituenak, perfekziotik gertu ez dabilenak, gauzak oso zail izango dituela. Biak ondo entrenatu dira, ondo daude, baina egun eta ordu horretan jokatu beharra dago eta edozer gauzagatik ez baduzu ondo errestatzen edo pixka bat motelago ibiltzen bazara... edo edozein gauza, ba finalak alde egin diezazuke.
Josebak partida onak jokatu ditu Bilboko frontoian, baina badaude beste frontoi batzuk non erritmo gehiago jarri ahal diren. Frontoi honetan ez da erraza, pilota ibiltzen da, baina gorantz egiten du botea, defendatzeko errazagoa da eta, noski, mina egiteko ondo bilatu behar dira angeluak. Eta horretan agian Jokin hobea da, abantaila du. Josebak abiadura handiagoa ematen dio pilotari eta horregatik esaten da Jokinentzat hobea dela.
Joko desberdineko pilotariak dira, baina biek dute defentsa ikaragarria. Josebak agian beste txispa bat dauka, erritmo handiagoa jar diezaioke, baina tantoak amaitzerakoan Jokinek ez du barkatzen eta hor egongo da ea nork agintzen duen, baina ikusi dute ezin dutela erlaxatu.