Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak israeldar eta palestinar estatuak sortzea aurreikusten zuen 181. ebazpena onartu zuenetik 75 urte bete dira astearte honetan, Palestinarekin Elkartasunaren Nazioarteko Eguna. Mobilizazioak egin dituzte arratsaldean Bilbon eta Donostian eta asteazken honetan elkartuko dira hitzaldi batean Arabako hiriburuan.
Paz con Dignidad nazioarteko elkartasunaren, giza eskubideen, lankidetzaren, ikerketaren, hezkuntzaren eta informazioaren esparruan lan egiten duen gobernuz kanpoko erakundeak deitutako mobilizazioak izan dira, eta beste hainbat elkartek ere babestu dituzte.
Gaur, #Palestina-ren nazioarteko elkartasun egunean, @BDSmovement Euskal Herriak #Israel-en kolonialismo eta #Apartheid sionista salatzeko deitutako mobilizazioetan egon gara. #PalestinaLibre #BoicotIsrael. pic.twitter.com/SvFl2lrGoE
— LAB International (@LAB_Nazioartea) November 29, 2022
Nazioarteko Elkartasun Eguna Palestinarekin.🇵🇸
— Komite Internazionalistak (@Komiteak) November 29, 2022
Euskal Herrian ere konzentrazioak herri palestinarra babesteko.
Boikot Israel, Palestina askatu! pic.twitter.com/kdsFhXz73D
Erakunde horrek zabaldutako ohar batean dioenez, 2022 urtea «Palestinako herriarentzat odoltsuenetako bat izateko bidean da». Israelgo okupazioak 130 palestinar baino gehiago, 30 adingabeak, hil dituztela gogorarazi dute eta Zisjordaniako palestinarren aurkako errepresioa azken asteotan «nabarmen» handitu dela azpimarratu dute.
Bide batez, Israelgo apartheid sistema nazioarteko komunitatearen eta CAF bezalako enpresen «konplizitateari» esker ahalbidetzen dela salatzen dute, «Israelen okupazio kolonialaren proiektua sendotzen laguntzen baitute Palestinan».
Asteazkenean, Gasteizen Palestinaren okupazioaren eta sionismoarekiko euskal konplizitateen testigantzak partekatuko dituzte Agus Gorbeak eta Esther Muñozek Hala Bedi tabernan 18.30ean emango duten hitzaldian, ‘Palestinako okupazioa hementxe hasten da!’ izenburupean.
«Israelek Palestinako lurraldea okupatzeko duen planak inoiz baino gehiago indarrean jarraitzen du, eta Netanyahu boterean dagoela, are gehiago indartuko da», ohartarazi du Paz con Dignidad GNOak.