NAIZ

Ados Pilotak antolatutako Binakako txapelketak 24 pilotari izango ditu, bi mailatan banatuta

Iaz bezalaxe, promozio mailak 4 bikote eta lehen mailako beste 8k haertuko dute parte, 20 udalerri baina gehiagotan orotara 24 pilotari arituz.

Binakako txapelketan parte hartuko duten pilotariak, gaur Zumarragan.
Binakako txapelketan parte hartuko duten pilotariak, gaur Zumarragan. (ADOS PILOTA)

Santa Lutzi eguna aprobetxatu du Ados Pilotak aurtengo Binakako txapelketa nagusia aurkezteko. Zumarragako pilotalekuan egindako ekitaldian azaldu dutenez, txapelketan, iaz bezalaxe, promozio eta lehen mailako pilotariek hartuko dute parte. Aurtengoan promozio mailan 4 bikote izango dira eta lehen mailan berriz 8 bikote. Orotara beraz 24 pilotarik parte hartuko dute.

Larunbat honetan Beran hasiko da eta orotora 20 udalerri baina gehiagotan emakumeen pilotaz gozatzeko aukera egongo da. Gainera txapelketaren fase erabakigarriak pilotaleku zinez entzutetsuetan jokatuko dira. Besteak beste, lehen aldiz Tolosako inauterietan final-laurdenak jokatuko dira eta finalerdiak Azpeitian eta Iruñeako Labrit pilotalekuan. Final handia martxoaren 5ean izango da, Zumarragako Beloki pilotalekuan. Hauek denak Hamaika telebistatik jarraitzeko aukera izango da.

Mikel Serrano herriko alkateak adierazi du ohore bat dela horrelako txapelketa garrantzitsu batean Zumarraga izatea finala jasoko duen herria eta babes osoa erakutsi dio Ados elkarteari. Izan ere, antolatzaileek adierazi duten moduan, oztopo ugari izan dituzte txapelketa aurrera ateratzeko. Hala ere, babesle ezberdinetatik, bereziki udalek erakutsi dien prestutasunagatik eta gizarteko eragile ezberdinetatik jaso duten babesak aurrera egiteko indarra eta kemena eman die.

Beraz, bi hilabete luze iraungo duen goi mailako txapelketaz gozatzeko aukera izango da hemendik aurrera asteburuz asteburu.