![Ordiziako kiroldegian kloro isuria egon da eta herritarrak kanporatu behar izan dituzte](/media/asset_publics/resources/000/964/773/article_main_landscape/Ordizia.jpg)
Ordiziako Majori-Altamira igerilekuan kloro isuria egon da astelehen arratsaldean. Osasun zerbitzuek zazpi lagun ospitaleratu eta hainbat herritar artatu behar izan dituzte begietan narritadura eta arnasa hartzeko zituzten arazoak direla eta. Hala ere, antza denez ez da inor larri zauritu baina, badaezpada, Zumarragako ospitalera eraman dituzte eta obserbazioan daude. Astearte goizean jakin denez, guztiei alta eman diete, gaua behaketan igaro ondoren.
Larrialdi zerbitzuek arratsaldeko 18.20 aldera jaso dute deia, igerilekuko kloro isuri toxiko bat egon dela esanez, eta 200 lagun aterarazi behar izan dituzte eraikinetik. Suhiltzaileak, Ertzaintza eta Udaltzainak bertaratu dira kiroldegia hustera.
Ordiziako Udaleko iturriek aipatu dutenez, uretan baino airean izan da isuria; eta hodiren bat apurtu denaren susmoa dute. Adur Ezenarro alkateak adierazi du igerilekuan zegoen entrenatzaile bat ohartu dela ohi baino kloro usain gehiago zegoela, sorosleari jakinarazi diola, eta egoera ohikoa ez zela ikusirik ebakuazioarekin hasi eta larrialdi zerbitzura deitu dutela.
Ordiziako Udalak jakinarazi du itxita dagoela kiroldegia eta arazoa zein den argitzen ari direla. Konpondutakoan irekiko dituztela berriro ateak eta jakinarazio dietela herritarrei.
Astearte goizeko lehen orduan kiroldegiak itxita jarraitzen zuen, baina Udalak jakinarazi duenez 9.30etik aurrera zabalduko da, sauna, igerilekua eta igerilekuen aldagelak izan ezik.
[EUS] Majori-Altamira kiroldegia 09:30etan zabalduko da, sauna, igerilekua eta igerilekuen aldagelak izan ezik. Igerilekuko aldageletan utzitako norberaren gauzak 11:00etatik aurrera jaso ahalko dituzue, gainontzekoek kiroldegia zabaltzean. pic.twitter.com/v8MG1RoWl2
— Ordiziako Udala (@Ordiziako_Udala) January 10, 2023
Suhiltzaileek eginiko lehen neurketek adierazten dutenez, kloro maila desagertu egin da kiroldegi osoan igerilekuaren eremuan izan ezik, Efe agentziak Udaleko iturriak aipatuta zabaldu duenez.
Suhiltzaileek eguerdian egingo dute berriro kloro mailaren neurketa.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Alpargata-maule](/media/asset_publics/resources/001/140/789/article_thumb_horizontal/alpargata-maule.jpg)
Arranque de temporada complicado para los últimos fabricantes de alpargatas suletinas
![Gasteiz](/media/asset_publics/resources/001/140/870/article_thumb_horizontal/gasteiz.jpg)
Gasteizko Txosna Batzordeak txosnak jartzea erabaki du eta mobilizazioa deitu du abuztuaren 3an
![0729_eg_freixas(1)](/media/asset_publics/resources/001/141/247/article_thumb_horizontal/0729_eg_Freixas(1).jpg)