NAIZ

Bi sute piztu dira Baztanen, Alkurruntz eta Izpegi inguruan

Bi sute piztu dira gaur goizaldean Baztanen, bata Amaiurren, Alkurruntz mendiaren inguruan, eta bestea Erratzun, Izpegi aldean.

Lehen sutea goizaldeko 4.30 aldera piztu da Mendixahar inguruan, baina suhiltzaileak ezin izan dira bertaratu mendia oso zikin zegoelako, Isabel Aleman Baztango alkateak Euskadi Irratian azaldu duenez. Horregatik, airetik ari dira sua amatatzen.

Bigarren sutea Erratzun piztu da, Izpegi aldean. Sutea txikiagoa da eta toki batzuetan errepidera iritsi da, baina inguruan ez dago etxebizitzarik.