Mugitzen diren izar ilara bat ikusi ahal izan zen atzo iluntzean Iruñean, Oiartzunen, Burgin, Oñatin eta Euskal Herriko beste hainbat puntutan. Fenomeno natural bat izango balitz, ederra dela esango genuke. Baina satelite bat besterik ez da, zerua zeharkatu eta argiztatzen duena; edo satelite sorta bat, hobeto esanda, bata bestearen atzetik segidan. Starlink sateliteak, Elon Musken sateliteak, mundua orbitatzen dute egun eta gauez, gainontzeko sateliteek bezalaxe. Desberdintasuna da hauek argiak dituztela eta egunean zehar ikusten ez ditugun arren, gauean, zerua garbi dagoenean, begi hutsekin ikusi daitezkeela.
Zeruan hau oraintxe, zer demontre?@naiz_info @berria @goiena @euskaltelebista @ElhuyarZientzia @argia pic.twitter.com/2GZgpcLMej
— Mikel (@MikelTrafalgar) February 12, 2023
Norbaitek ikusi du 19:30k aldea zeruan ate den argi ilara mugikor hoi??
— iratimatelo (@iratimatelo) February 12, 2023
Oiartzunen ikusi da, zer zen ideik ez
Esto acaba de sobrevolar el cielo de Burgui ahora mismo... 🤔 ¿sabemos de qué puede tratarse? ¿nos invaden o nos vigilan los chinos? pic.twitter.com/XuZEm7mJDi
— La Kukula (@lakukula) February 12, 2023
Harrigarria da, zeruan bidaiatzen duen tren baten itxura hartzen duelako, baina asko kexu dira mota honetako sateliteek kutsadura luminikoa sortzen dutelako. Gainera, hainbeste zabor espazial dago orbitan ezen kosmosa ondo ikustea eragozten duen, adituen arabera.
Elon Musk enpresariak bere inperioa handitzeko pauso erraldoiak ematen ditu ahal duen guztietan. Duela 20 urte SpaceX enpresa sortzean, espazioan ere eskuhartzea izateko intentzioa adierazi zuen, eta hainbat mugarri lortu ditu horri esker. Tartean, orbitara espaziontzi bat jaurti eta onik berreskuratu zuen lehen enpresa pribatua izan zen. Horren baitan Starlink proiektua sortu zen, banda zabaleko, estaldura handiko eta prezio baxuko interneta eskaintzeko intentzioarekin. 2019an hasi zen espaziora sateliteak bidaltzen eta 2022ko irailerako jada 3.000 zituen orbitan. Xedea da 12.000 satelite orbitaratzea, internet mundu osora zabaldu ahal izateko.
Sateliteak normalean ikusezinak dira guretzat, beraz, normala da atzo gauean Euskal Herriko zeruan satelite bat ikusi zutenean harriduraz jokatzea. Proiektua nahiko polemikoa dela ezin dugu ukatu, baina horrek ez du jendearen jakinmina itzaltzen. Hala, satelite-sorta horietako bat ikusi nahi duenak webgune honetara jo dezake zein ordutan pasako diren jakiteko. Koordenadekin egin dezakegu bilaketa, baina errazagoa da herria jarrita (ez daude denak): Angelu, Biarritz, Baiona, Irun, Tolosa, Iruñea, Bilbo edo Bermeo, adibidez, bilatu ditzakegu. Kontuan izan zehazten den ordua berdina dela Euskal Herri osorako, beraz, berdin du zein jartzen dugun.