Luzea da Jose Angel Iribarren itzala eta miresmena sortzen du herri hontako esparru guztietan. Athleticen ikur nagusienetako bat izaten jarraitzen du atezain mitikoak eta Bilboko Udalak, kubarekin adostuta, «opari» bezala eskultura bat eraikitzea bultzatuko duela San Mamesen jakinarazi du.
Jose Angel Iribarri gutuna bere 80. urtebetetzean.
— Athletic Club (@athletic_eus) March 1, 2023
✍️ @athletic_eus & @bilbao_udala #Iribar80 #Athletic125 女 pic.twitter.com/4iFOFqiWtS
80 urteak ospatzeko Athleticek ere omenaldi bezala Lehen eta Bigarren Mailako taldeei omenaldi bezala beltzez jokatzea proposatu die. Klub zuri-gorriarekin hitzarmena sinatuta duten taldeei ere proposamen berbera egin zien.
Reala izan da ekimena onartzen lehenengotarikoa. Talde txuri-urdinak Alex Remirok beltzez jantzita jokatuko duela Cadizen aurkako ostiraleko partida jakinarazi du. Atezain nafarra, Lezaman hezitakoa da eta Iribar ezagutzen du.
Zorionak, Jose Ángel!
— Real Sociedad Fútbol (@RealSociedad) March 1, 2023
Será un placer sumarnos a la iniciativa para homenajear a una leyenda de nuestro fútbol.#WeareReal | #AurreraReala | #Iribar80 https://t.co/vcjifnknpp pic.twitter.com/ABUH0ZBP9o
Geure mugetatik kanpo ere ospetsua da eta Lehen Mailako taldeak diren Cadizek, Getafek, Sevillak eta Valentziak ere proposamena babestuko dute. Athleticen ibilitako Iago Herrerin dago Valentzian bigarren atezain bezala. Bigarren Mailan ari diren Eibar, Alaves, Zaragoza, Ponferradina, Granada, Racing edo Leganes bezalako taldeek ere jardunaldi honetan omenaldia egingo diotela agindu dute.
Iribar Lezamatik igarotzen da egunero eta lehen taldeko jokalari eta teknikariekin ospatu du urtebetetzea. Opari bezala, Sadarren emaitza on bat lortzea eskatu die futbolari zuri-gorriei.
爛 Zure ametsak egia bihur daitezela, Angel.
— Athletic Club (@athletic_eus) March 1, 2023
Zorionak, #Iribar80‼️#OsasunaAthletic #ZatozJadaNigana pic.twitter.com/1zPGfrUg1A
Sare sozialetan ere hainbat izan dira jasotako zorion mezuak. Horien artean, Jon Maiak eskainitako bertsoa nabarmendu daiteke.
Maite duzuna defendatzean
— Jon Maia Soria (@maia_jon) March 1, 2023
esku, bihotz, buru ta zain
zenbat maitasun jasotzen dezun
emandakoaren ordain
eredugarri iraganean
ta ia mitoa orain
Iribar handi, erraldoia da
baina ez Jose Angel bezain
nola zelaian, hala kanpoan
Euskal Herriko atezain#Iribar80urte pic.twitter.com/zBdHDJn8nm