Sarek deituta Bilbo plazatik abiatu den manifestazio batekin arbuiatu dute, Gasteizen, Juan Karlos Subijana espetxera itzularazi duen gradu erregresioa. Hirugarren gradua bertan behera atzera botata, «beste behin ere, horretarako ardura eta beharrezko informazioa duten Espetxe Tratamenduetako Batzordeen erabakiaren aurka egin du Audientzia Nazionalak, presoek garatu beharreko espetxe ibilbidea eta etxerako bidea oztopatuz».
Gaur beste gradu erregresio bat salatu nahi dugu, eta dagoeneko 13 dira ANko Fiskaltzak eskatuta gertatu direnak. Tratamendu batzordeen erabaki profesionalekin aurrez aurre jartzen diren erabakiak, horiek baitira euskal presoen eboluzioa ezagutzen dutenak
— Sare #EtxeraBideaGertu ↗️↙️ (@sare_herritarra) March 2, 2023
🔴 Juan Karlos #Etxera pic.twitter.com/aFSVJoKEXY
Subijanaz gain, beste hamaika preso ere graduz itzularazi dituztela gogoratzearekin batera, ohartarazi dute badaudela «beste preso batzuk, fiskalaren errekurtsoa dela-eta, epaiaren zain».
«Espetxe politikaren baitan aldaketak eman eta urruntze politikarekin ia amaituta dagoen honetan, Fiskaltzak, Audientzia Nazionalaren laguntzaz, legedia arruntaren ezarpenaren aurrean eta etxeratze prozesuaren aurrean oztopoak jartzen jarraitzen du, elkarbizitza zangotrabatuz», salatu du Sarek.
Jarrera hori, esan dutenez, «iraganeko egoerara itzultzeko nahiarekin baino ezin dugu lotu, ezin baita bestelakoan ulertu. Izugarria da 2023. urtean oraindik mendekuan eta gorrotoan oinarritutako jarrerekin jarraitzea».
Halako gertakarien aurrean, salbuespeneko espetxe politikarekin amaitu nahi dutenei «elkarlanerako» deia egin die Sarek, «hori delako erantzunik eraginkorrena». «Ezin ditugu atzerapauso hauek onartu eta horregatik gaude gaur hemen, baldintza guztiak betetzen dituztelako etxean izateko, eta hori horrela ez den bitartean lanean eta kalean jarraituko dugulako», gaineratu du.
Asparrengo Udalaren adierazpena
Beste alde batetik, Subijana bizilagun den Asparrengo Udalak ere haren egoera salatu du, aho batez onartutako adierazpen baten bidez.
📝 Asparrengo udalak aho betez onartutako adierazpen baten bidez bere kezka azaldu du Juan Karlos Subijanari hirugarren gradua kendu diotelako.
— Sare #EtxeraBideaGertu ↗️↙️ (@sare_herritarra) March 3, 2023
🔴 Juan Karlos #Etxera pic.twitter.com/g9Hp1sULv7