![Higa topaketaren aurkezpena: Beñat Garaio, Iñaki Gurtubai eta Morgane Lincy](/media/asset_publics/resources/000/980/688/article_main_landscape/0308_higa.jpg)
Higa hizkuntza gutxituetako hiztun gazteen laugarren topaketa uztailaren 17tik 21era bitartean izango da, aurrekoak bezala, Gasteizen. Oihaneder Euskararen Etxean aurkeztu zuten Beñat Garaio egitasmoaren arduradunak, Iñaki Gurtubai Gasteizko Udaleko Euskara zinegotziak eta egitasmoaren lantaldeko kide bretoi Morgane Lincy Fercotek. Izena emateko epea zabalik dago apirilaren 17ra arte.
Topaketak hizkuntza gutxituen biziberritzea eta mundu zabaleko hizkuntza komunitateen arteko sare-lana du helburu, eta parte hartzaileek, hizkuntza gutxituen aldeko lanak batuta, hizkuntzen biziberritzearen eta hizkuntza aktibismoaren alorrean formatzeko, egunerokorako baliagarriak izango dituzten tailerrak egiteko, haien errealitatea partekatzeko eta besteena ezagutzeko eta ondo pasatzeko aukera izango dute, lan jarduerekin batera kontzertuak eta bestelako kultura emanaldiak ere izango baitira.
Bost eguneko programazioa antolatu dute. Lehenengo eta azken egunak elkar ezagutzeko eta euren artean hitz egiteko baliatuko dituzte; bigarrenean, hizkuntza aktibismoa jorratuko dute; hirugarrenean, intersekzionalitatea eta beren aldarrien puntu komunak, eta laugarren egunean, teknologia berriak, batez ere hizkuntza gutxituek haietan aurki ditzaketen aukerei erreparatuz.
Nazioarteko erreferentzia
Gisa honetako ekimen bakarra da mundu mailan eta aitzindaritza hori Gasteiz, Araba eta Euskal Herrian izatea nabarmentzekoa da. 2021ean, pandemia zela eta, formatu hibridoan egin zen, online eta aurrez aurre, e-GA izenpean. Beñat Garaiok esan zuenez, aurtengo edizioan, berriz, Euskal Herri mailako proiektu transbertsalagoa eta nazioarteko erreferentziazko ekimena bilakatzeko asmoz, proiektuari indar eta ikusgarritasun handiagoa emango dioten erakundeen elkarlana izango dute.
Euskal Herriko eta nazioarteko erakunde eta elkarte ugariren modu bateko edo besteko parte hartzea du egitasmoak: Gasteizko Udalaren Euskara eta Gazteria zerbitzuak antolatzen du eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundien eta Euskarabidearen babesa du; Batzorde Akademikoa Euskaltzaindiak, EHUk, Elebilab ikerketa taldeak, Munduko Hizkuntza Ondarearen Unesco Katedrak, Soziolinguistika Klusterrak eta Rise Up-ek osatzen dute, besteak beste, eta Garabide, YEN/JEV, NPLD, Global Voices eta Etxepare Euskal Institutua ditu laguntzaile. Higa, gainera, Hizkuntza Indigenen Nazioarteko Hamarkadaren barruko ekitaldi ofizial gisa aukeratu du Unescok.
Topaketa izango da, aurrekoak bezala, baina baita elkarlanerako gunea ere, eta sarea zabaltzeko helbururako baliabide gehiago izango dituzte.
Beñat Garaio, Amia Orbe, Albert Badosa, Miren Uriarte eta Morgane Lincyk osatzen dute lantaldea, eta horiekin batera, Gasteizko Udaleko bi teknikarik, Elena Urcelay eta Susana Martinez de Lagranek, eta bi boluntariok, Maialen Sobrino eta Ainhoa Pardinasek.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bidasoa-irla](/media/asset_publics/resources/001/142/169/article_thumb_horizontal/bidasoa-irla.jpg)
Traspaso de poderes en el condominio más pequeño del mundo, la Isla de los Faisanes
![Putin](/media/asset_publics/resources/001/142/722/article_thumb_horizontal/putin.jpg)
Pablo González, libre tras dos años y medio sin pruebas en contra ni juicio
![Lizarra](/media/asset_publics/resources/001/142/865/article_thumb_horizontal/lizarra.jpg)
La fiesta en Lizarra arranca con represión a un cantante, cohete dividido y Bajadica suspendida
![Policia](/media/asset_publics/resources/001/142/734/article_thumb_horizontal/policia.jpg)