![Chillida Leku eta Tabakaleraren baliabideetarako sarbidea izango ditu artista hautatuak.](/media/asset_publics/resources/000/982/374/article_main_landscape/chillida_leku.jpg)
Artea eta paisaia da Chillida Lekuk eta Tabakalerak elkarrekin egiten duten artistentzako lehen egoitzaren gaia.
Ohar bidez azaldu dutenez, arte garaikidearen, espazio publikoaren eta paisaiaren arteko harremanari lotutako sorkuntza eta ikerketa artistikoa sustatzeko helburua izango du programak eta ekoizpen prozesua ere babestuko du, artistari landu nahi duen kontzeptuaren zein ekoizpenaren gaineko laguntza eskainiz.
Deialdia testuinguru artistiko berriak aztertu eta arteari eta paisaiari lotutako ikerketa eta sorkuntza artistikoko proiektu bat garatu nahi duten edozein nazionalitatetako artistei zuzenduta dago. Egoitzak barne hartuko ditu jatorrizko lekutik egindako joan-etorriko bidaiak, 2.000 euro dietetarako eta 1.500 euro gehienez proiektua egoitzaren esparruan garatzeko.
Egoitzarako hautatzen duten proiektua 2023ko urritik abendura bitartean garatuko da, zortzi astez, eta artistak Tabakaleran ostatua eta lan-estudioa izateko aukera izango du, baita Medialab Tabakaleraren baliabide eta funts guztietarako eta Chillida Lekuren instalazioetarako sarbidea ere.
Programaren bidez sare eta zirkuitu artistiko berriak bultzatu nahi direla ere nabarmendu dute, «hainbat eragile eta haien proiektuak elkarrekin biziko diren gune bat sortu, eta egoiliarren eta hainbat nazionalitatetako eragile gonbidatuen arteko lankidetzak bultzatu». Izena emateko eta eskabideak aurkezteko epea apirilaren 3an amaituko da.
![Gasteiz](/media/asset_publics/resources/001/143/230/article_thumb_horizontal/Gasteiz.jpg)
El estreno de Iñaki Kerejazu como Celedón desborda Gasteiz con recuerdo a los ausentes
![Craterngorongoro_](/media/asset_publics/resources/001/143/654/article_thumb_horizontal/craterNgorongoro_.jpg)
Dos getxoztarras, madre e hija, fallecen en un accidente en Tanzania
![Aibar_policiaforal](/media/asset_publics/resources/001/143/848/article_thumb_horizontal/aibar_policiaforal.jpg)
Una joven de 15 años fallece en el accidente de una familia madrileña en Oibar
![Naizgabarra](/media/asset_publics/resources/001/144/017/article_thumb_horizontal/NAIZgabarra.jpg)
Gabarra zahar baten koadernoa berreskuratu dute Donostiako Ondarreta hondartzan
![Ertzaintza](/media/asset_publics/resources/001/144/022/article_thumb_horizontal/ertzaintza.jpg)