![Emakundeko zuzendaria, Miren Elgarresta, Gasteizko Legebiltzarrean.](/media/asset_publics/resources/000/982/841/article_main_landscape/elgarresta.jpg)
Emakundeko zuzendariak, Miren Elgarrestak, tradizioen balio sinboliko eta identitarioa aitortu du, baina berdinzaleagoak egitea tradizio horiek «bizirauteko tresna» dela esan du. Bere ustez, ez dira «elementu estatikoak» eta «garai berrietara egokitu behar dira», gizonek eta emakumeek jaiez berdintasun eta askatasuneko baldintza berdinetan goza dezaten.
Gasteizko Legebiltzarreko batzorde batean asteazken honetan egindako agerraldian adierazi du hau Elgarrestak, EH Bilduk eta Elkarrerin Podemosek eskatuta, jaiak berdintasun-politiketan sartzeari buruz hitz egiteko. Esan duenez, zenbait udalerritan «ikuspegi zaharkitu eta anakroniko» bat da nagusi arlo honetan.
Jai berdinzaleago horietarako bidean, azaldu duenez, Emakundek «markoa» jartzen du, hau da, gomendioak, gidak, jarraibideak eta aholkularitza eskaintzen ditu, eta «udalen, jai batzordeen eta herrietako jaien antolaketarekin zerikusia duten eragile guztien eskura jartzen ditu, haien inplikazioa oso garrantzitsua baita jarraibide horiek guztiak herritarrei helarazi ahal izateko».
Elgarrestaren ustez, udalek bultzatu behar dituzten prozesuetan garrantzitsua da herriko mugimendu feministaren, jai batzordeen eta horien antolaketarekin zerikusia duten eragile guztien parte hartzea ere bermatzea.
Adierazi duenez, aldaketa-prozesu horietan «funtsezkoa» izan daiteke gazteek herriko jaien antolaketan parte hartzea, «berdintasunerantz aurrera egiteko ikuspegi berria» ematen dutelako.
«Garrantzitsua da belaunaldi berriei kasu egitea», eremu horretan oraindik «erronkak» dituzten herrietako jaiak berdintasunezkoak bihurtzeko «aukera» baitira, Irun eta Hondarribiako Alardeen kasuan, adibidez.
Gainera, Berdin Sarearen lana nabarmendu du Elgarrestak, 2019an ‘jaien laborategia’ sortu zuena, udalek jaietan emakumeen parte-hartzea bultzatzeari buruzko esperientziak parteka zitzaten zuzendutako programa.
![Bidasoa-irla](/media/asset_publics/resources/001/142/169/article_thumb_horizontal/bidasoa-irla.jpg)
Traspaso de poderes en el condominio más pequeño del mundo, la Isla de los Faisanes
![Putin](/media/asset_publics/resources/001/142/722/article_thumb_horizontal/putin.jpg)
Pablo González, libre tras dos años y medio sin pruebas en contra ni juicio
![Palestinarrak-paris](/media/asset_publics/resources/001/142/420/article_thumb_horizontal/palestinarrak-paris.jpg)
Electos de Maule ceden parte de su asignación para apoyar a los atletas olímpicos palestinos
![Lizarra](/media/asset_publics/resources/001/142/865/article_thumb_horizontal/lizarra.jpg)
La fiesta en Lizarra arranca con represión a un cantante, cohete dividido y Bajadica suspendida
![Policia](/media/asset_publics/resources/001/142/734/article_thumb_horizontal/policia.jpg)