NAIZ

AHTren irteera blokeatu dute Hendaian erretreten erreformaren aurka

LAB, FSU eta Sud Solidaires sindikatuetako kideek AHTren trenbidea blokeatu dute ostegun honetan Hendaian, erretreten erreformaren aurkako ekintza batean. Trena 10.00etan atera da, ordu erdiko atzerapenarekin.

Hendaian egindako ekimenaren argazkia.
Hendaian egindako ekimenaren argazkia. (NAIZ)

LAB, FSU eta Sud Solidaires sindikatuetako kideek AHTren irteera blokeatu dute ostegun honetan goizean Hendaian, erretreten erreformaren aurka. Parisera doan trena 10.00etan atera da, ordu erdiko atzerapenarekin.
 

Ipar Euskal Herrian LAB sindikatuaren bozeramailea den Argitxu Dufauk azaldu duenez, «mobilizaziotatik ekintzetara» pasatzeko unea heldu da erretreten erreformaren kontra, eta horregatik moztu dute goizean trenbidea.

Asteazkenean LAB, FSU eta Sud Solidaires sindikatuetako ordezkariek blokatze operazioa egin zuten Mugerreko garraio zentroaren eremuan. Bokale eta Tarnoseko CGT sindikatuko hainbat kidek parte hartu dute protesta horretan.

Eta ez zen izan ekintza bakarra, behin Baionan manifestazioa hasi ondoren Lapurdiko hiriburuko Herriko Etxea argindarrik gabe utzi zutelako. Horrelako argindar mozketa ere egin zuten iragan astean sindikatuek Donibane Lohizuneko Udalean.

CGT sindikatuak ere erretreten erreformaren aurkako ekintza burutu du goizean goizetik Angelun.

Gaurkoa egun berezia da, bozketa erabakigarriak izango direlako frantziar Estatuko Senatuan eta Asanblada Nazionalean.