![Joan den udako Irungo alarde parekidea, udaletxera iristean.](/media/asset_publics/resources/000/985/125/article_main_landscape/Irun-alardea.jpg)
Jose Antonio Santano alkateari zuzendutako gutun bat argitaratu du Irungo Alarde Parekidearen Juntak. Bertan, hiritar guztientzako alarde bat antola dezala eskatzen dio Udalari. Iaz ere egin zuen eskaera hori; ez zuen erantzunik jaso, ordea.
24 urte dira Irunen bi alarde egiten direla: bata, emakumeak kantineren paperean baizik onartzen ez dituena; bestea, ez baztertzailea, Emakunderen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babes ekonomikoarekin norbanako talde batek antolatua parte hartu nahi duten ororentzat.
«Alardea mendetan eta mendetan antolatu du Herriko Etxeak; areago, udal ez baina kontzeju huts zelarik ere antolatzen zuen, eta XIX. mendearen bigarren erdialdeaz geroztik eutsi dio gaur egun ezagutzen dugun erari. Uste dugu gure hiriak Udalak antolatutako alardea merezi duela berriro», defendatu du Batzordeak.
Berdintasun printzipioa betez
Baieztatu duenez, emakume eta gizonen arteko berdintasun printzipioa ordenamendu juridikoan jasota dago. Autonomia Estatutuak ere ezartzen du botere publikoen eginbeharra, baldintzak sustatzekoa eta oztopoak gainditzekoa, pertsonek eta beraien taldeek berdintasun benetako eta eraginkorra lor dezaten.
«Emakume eta gizonen arteko berdintasuna betebehar moral eta politikoa da, emakumeen eskubideak bermatzea dakarrena, baita pertsona guztientzako aukera berak eraikitzea ere».
Beraz, Irungo Alarde Parekidearen Batzordeak zuzenean egin die dei arduradun politikoei, benetako berdintasuna ezinezko egiten duten oztopoak desager daitezen, jai giroan eta esparru guztietan.
«Emakundek dioen bezala, berdintasuna elkarbizitza-balio bat da, eta urteotan jendarte osoak, baita udal erakundeak berak ere, urratsak egin ditu aurrerantz berdintasunaren aldeko konpromisoan hainbat esparrutan. Horregatik, uste dugu iritsi dela konpromiso hori gure hiriko jaietan ere gauzatzeko tenorea; hain zuzen, Udalak alarde parekidea sustatu eta antolatuta», argudiatu du Irungo Alarde Parekidearen Juntak.
![Palestinarrak-paris](/media/asset_publics/resources/001/142/420/article_thumb_horizontal/palestinarrak-paris.jpg)
Electos de Maule ceden parte de su asignación para apoyar a los atletas olímpicos palestinos
![Lizarra](/media/asset_publics/resources/001/142/865/article_thumb_horizontal/lizarra.jpg)
La fiesta en Lizarra arranca con represión a un cantante, cohete dividido y Bajadica suspendida
![Policia](/media/asset_publics/resources/001/142/734/article_thumb_horizontal/policia.jpg)
Dos detenidos en Iruñea acusados de agredir a un seguidor de la selección española
![Memoriala](/media/asset_publics/resources/001/142/877/article_thumb_horizontal/memoriala.jpg)
Gasteizko Oroimen Zentroari Urrezko Domina «iraingarria eta umiliagarria» dela salatu dute
![Gasteiz](/media/asset_publics/resources/001/143/230/article_thumb_horizontal/Gasteiz.jpg)