Etxeratek jakitera eman duenez, baldintzapeko askatasuna eskuratu du Iñaki Garces Beitia Otxandioko presoak goiz honetan. 25 urte daramatza espetxean eta 2017an bete zituen zigorraren hiru laurdenak.
Iñaki Garces preso otxandioarra baldintzapeko askatasunean geratu da, 25 urteko espetxealdiaren ostean
— Etxerat Elkartea (@EtxeratElkartea) March 28, 2023
Zueratik (245 km) Basaurira hurbildu zuten igaz. 2017an zigorraren hiru laurdenak bete zituen. Ongi etorri Iñaki! #batgutxiago !
Oharra https://t.co/cLcznwnTbA
Ordu batzuk beranduago Aitor Herrera santurtziarra izan da baldintzapeko askatasuna eskuratu duena, kasu honetan espetxean 19 urtetik gora eman ondoren.
Aitor Herrera Vieites preso santurtziarra baldintzapeko askatasunean geratu da, 19 urte eta erdi urteko espetxealdiaren ostean.
— Etxerat Elkartea (@EtxeratElkartea) March 28, 2023
Basauriko espetxean zegoen. Igaz bere zigorraren hiru laurdenak bete zituen. Ongi etorri Aitor! #Batgutxiago !
Oharra https://t.co/joAVWKvUX0
Garces 2021eko udaberrian iritsi zen Zueratik Basauriko espetxera. 2017an zigorraren hiru laurdenak bete zituen eta urtebete geroago bigarren gradua eman zioten.
2022ko otsailean 3. gradua eman zioten, Basauriko eta Martuteneko beste 7 presorekin batera: Egoitz Coto Etxeandia, Joseba Lerin Sánchez, Unai Fano Aldasoro eta Ugaitz Perez Zorriketa, Mikel Arrieta Llopis, Joseba Arregi Erostarbe eta Francisco José Ramada Estevez. Fiskaltzak, alabaina, helegitea jarri zuen kasu gehienetan.
Herrerari dagokionez, 2004. urtean atxilotu eta kartzelaratu zuten, Baltasar Garzon epailaren aginduz. Geroztik espainiar zenbait espetxetan egon da: urte ugari Pontevedrako A Laman, eta azken boladan Kantabriako Dueson lehenik eta Basaurin gero. Erabaki honekin ez da kartzelara itzuli beharko.