NAIZ

Koldo Mitxelena Kuturunea aldi baterako itxiko da ekainaren 16tik aurrera

Koldo Mitxelena Kuturuneak ateak itxiko ditu ekainaren 16an, eraberritze partzialeko prozesua abiatzeko. Lanek 21 hilabeteko iraupena izango dute eta denbora horretan ordezko egoitzetan emango ditu zerbitzuak.

Koldo Mitxelena Kulturunea 2025ean irekiko da berriro.
Koldo Mitxelena Kulturunea 2025ean irekiko da berriro. (Gorka Rubio | FOKU)

Gipuzkoako Aldundiko Kultura Departamentuak gaur iragarri duenez, Koldo Mitxelena Kulturuneak datorren ekainaren 16an utziko dio eraikinean zerbitzu guztiak emateari eta beste egoitza batzuetara eramango ditu. Helburua da 21 hilabete iraungo duen eta 2025ean eraikina berriro irekitzeko aukera emango duen eraberritze prozesu partzial bati ekitea.

Obrek 8.400.000 euroko aurrekontua dute eta egingo diren hobenkuntzen ondotik espazio gehiago irekiko dira publikoarentzat.

Lanek dirauten artean Koldo Mitxelena Kulturunean eskaintzen diren zerbitzuak beste egoitza batzuetan emango direla ere iragarri dute. «Eraikina ixteak ez du ekarriko Koldo Mitxelena Kulturunearen jarduera desagertzea; aitzitik, ordezko espazioak eskainiko dituzten hainbat egoitza irekiko dira», eman dute aritzera.

Hala, liburuen mailegua KMKren ondora eramango da, Errege Katolikoen kalera, lehengo Komikigunera. Internet duten ordenagailuetarako sarbidea, dokumentu digitalizatuen kontsulta eta Erreserba Funtseko dokumentuen kontsulta Villa Asunción eraikinean egingo da, Mirakruz gainean. Villa Asuncionek liburutegiko zerbitzu teknikoak ere hartuko ditu.

Jendearentzat irekitako jarduerak (hitzaldiak, proiekzioak, etab.) Donostiako Alde Zaharreko Santa Teresa komentuko ekitaldi-aretoan egingo dira. Eta Oñatin dagoen Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoak Erreserba Funtseko dokumentuak in situ kontsultatzeko aukera ere emango du. Informazio guztia Koldo Mitxelena Kulturunearen webgunean kontsultatu ahal izango da.