![Transfusio eta Giza Ehunen Zentroko langileen protesta, Bilbon.](/media/asset_publics/resources/000/991/966/article_main_landscape/bilbo.jpg)
Satse, ELA, LAB, CCOO, UGT eta Utese sindikatuek deituta, deitutako 13 greba egun berrietako lehena izan dute Transfusio eta Giza Ehunen Zentroko langileek. Aurrez eginiko 14 greba egunekin, 27 izango dira guztira beharginek soldata-diskriminazioa eta Osakidetzaren «immobilismoa» salatzeko lanuzteak.
Ohar bateratu batean, deitzaileek nabarmendu dute, aurrekoetan bezala, gaurkoan ere jarraipen «oso zabala» izan duela hitzorduak beharginen artean, «nahiz eta Lan Sailak gehiegizko gutxieneko zerbitzuak ezarri dituen». Greba egunaren baitan, langileek manifestazioa egin dute Bilbon, goizeko 8.00etan EITBren egoitza paretik abiatu eta Osasun Sailaren ordezkaritzara arte.
«Osakidetzak –gaitzetsi dute sindikatuek–, negoziatzeari uko eginda, langileei mespretxua erakusteaz gain, arriskuan jartzen ditu ESIetan hainbat tratamendu eta interbentzio, odolaren, ehunen eta odol-deribatuen erreserbak murriztearen ondorioz; egoera hori okorrera joan daiteke, ebakuntza kirurgikoak eten behar izateraino».
Ildo horretan, gogoratu dute Iñigo Urkullu lehendakariak Osakidetzak diru arazorik duela esan izan duela azken asteotan, baina, aldi berean, Osasun Sailak kolektiboak pairatzen duen soldata-diskriminazioa «behingoz» amaitzeari uko egin diola, gatazka irekita mantenduz.
Langile eta sindikatuen eskaerei Osakidetzak «entzungor» egiten jarraitzen diela salatu dute eta, horregatik, beste behin, aldarri horiei erantzun diezaiela eskatu dute, gatazkari amaiera emateko.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Captura_de_pantalla_2024-07-25_a_las_15.22.51](/media/asset_publics/resources/001/140/611/article_thumb_horizontal/Captura_de_pantalla_2024-07-25_a_las_15.22.51.png)
UPN manipula una imagen para borrar las referencias a Euskal Herria de la camiseta de un edil
![Alpargata-maule](/media/asset_publics/resources/001/140/789/article_thumb_horizontal/alpargata-maule.jpg)
Arranque de temporada complicado para los últimos fabricantes de alpargatas suletinas
![Gasteiz](/media/asset_publics/resources/001/140/870/article_thumb_horizontal/gasteiz.jpg)