NAIZ

Altsasuko ezker abertzaleko alkate ohiek babesa agertu diote Ainize Ibargutxi alkategaiari

Altsasuko Euskal Herria Bilduren alkategai den Ainize Ibargutxi Iparragirre ezker abertzaleko herriko lau alkate ohiekin bildu da. Gerardo del Olmok, Camino Mendiluzek, Asun Fernandez de Garaialde Lazkanok eta Garazi Urrestarazuk babesa agertu diote alkategaiari.

Urrestarazu, Mendiluze, Ibargutxi, Del Olmo eta Fernandez de Garaialde, bilkuran.
Urrestarazu, Mendiluze, Ibargutxi, Del Olmo eta Fernandez de Garaialde, bilkuran. (Iñigo URIZ | FOKU)

Bilkura egin dute Altsasun herriko ezker abertzaleko lau alkate ohik aurten EH Bilduren hautagaia den Ainize Ibargutxi Iparragirrerekin. Gerardo del Olmo frankismoaren ostean Altsasun lehen alkate demokratikoa izan zen, 1979tik 1983ra bitartean. Camino Mendiluze herrian izan zen lehen emakume alkatea izan zen, 1999tik 2003ra arteko legealdian. Hurrengoan Asun Fernandez de Garaialde Lazkanok hartu zion lekukoa, 2007ra arte. Garazi Urrestarazu Zubizarreta ere izan da, 2011tik 2015era alkate izandakoa. Batu diren alkategaietako hiru dira emakumeak, hain zuzen ere, orain arte Altsasuk izan dituen emakumezko alkate bakarrak.

Ibargutxiri datorkion erronkaren dimentsioaz jakitun, alkategaiari babesa adierazi diote laurek eta proiektuari ekarpenak egiteko prestutasuna agertu dute. Herriak azken urteetan izan duen bilakaera aztertzeko eta daukaten jakituria eta eskarmentua Altsasuko EH Bilduren programa elikatzeko baliagarria izan daitekeelakoan bildu dira.

Alkategaiak Del Olmori, Mendiluzeri, Fernandez de Garaialderi eta Urrestarazuri atxikimendua eskertu die. Halaber, aurkeztutako zerrenda «talde itzela» dela azaldu du, «konpromisoaren hautagaitza» bezala definituz.