Koldo Izagirre
Altza

‘Aholku batzuk hildako lagunari’, Koldo Izagirrek Joan Mari Irigoieni eskainitako poema

Koldo Izagirre idazleak poesiara jo du bere lagun Joan Mari Irigoieni azken agurra eskaintzeko.

Joan Mari Irigoien, 2017an hartutako irudian.
Joan Mari Irigoien, 2017an hartutako irudian. (Gorka Rubio | FOKU)

Aholku batzuk hildako lagunari

Ez utzi orrazten
ez utzi belarria garbitzen
ez utzi bizarra mozten
ez utzi bufanda kentzen
ez utzi koloniatan lurrintzen
ez utzi erretratatzen
ez utzi palko bat erreserbatzen
ez utzi hitza zuzentzen
ez utzi zorionak ematen
ez utzi koadernoa eskatzen
ez utzi ideiarik eskaintzen
ez utzi harri bihurtzen
ez utzi hitzarmen bat proposatzen
ez utzi miresten
ez utzi nostalgia gidatzen
ez utzi arrazoia ebasten
ez utzi nahigabean laguntzen
ez utzi garaia zen esaten
ez utzi jakinaren gain jartzen
ez utzi laguntzen
ez utzi atea zabaltzen
ez utzi isilarazten
ez utzi haratagoaz mintzatzen
ez utzi xarmatzen
ez utzi korronteak eramaten
ez utzi irakasten
ez utzi kontratatzen
ez utzi zergatik hil haizen argitzen
ez utzi bultzatzen
ez utzi zalantzan jartzen
ez utzi konektatzen
ez utzi zerutartzen
ez utzi hi definitzen
ez utzi hi ahazten.

Ba ote?