NAIZ

Txoko guztietatik iritsi dira oroimen mezuak Joan Mari Irigoienen unibertsora

Joan Mari Irigoien idazlea zendu da asteazken honetan eta sareetan oroimen mezu ugari pilatu dira. Kultura mundutik hasita, politika eta kirol arloraino.

Joan Mari Irigoien, 2019an aurkeztutako ‘Derbia’ eleberriarekin.
Joan Mari Irigoien, 2019an aurkeztutako ‘Derbia’ eleberriarekin. (Andoni CANELLADA | FOKU)

Gaur hil da Joan Mari Irigoien idazlea, 74 urte zituela. Albistea jakin bezain laster, sare sozialak mezuz pilatu dira. Esker eta agur mezuak izan dira nagusi, baina baita beste mota batekoak ere.

Euskal Idazleen Elkarteak «idazle handi eta pertsona hobe» gisa definitu du.

Susa argitaletxeak poema batekin esan nahi izan dio agur eta Karmele Jaio idazleak «mendi-tontor eguzkitsuari begira».

Kirol munduan ere bada Irigoien gogoratu duenik. Izan ere, Irigoien Sansen aritu zen, Realaren bigarren taldean. Bertan 95 partida jokatu zituen eta 13 gol eskuratu.

Athleticek, bere aldetik, ‘Derbia’ izan du gogoan, 2019an Altzako idazleak aurkeztu zuen eleberria.

Futbolean zebilenean berriki zendu den Iñaki Alkizak torneo bateko jokalari onenaren saria eman zioneko argazkia ere oroitu du Ander Gortazarrek.

Donostiako alkateak, Eneko Goiak, ere mezu bat utzi nahi izan du Altzako idazlearentzako.

EH Bilduk Gipuzkoan ahaldun nagusi izateko duen hautagaiak, Maddalen Iriartek, «euskal literaturari egindako ekarpen ederra eta elkarrizketarako gogoa» nabarmendu ditu.

Beste erakunde eta norbanako ugarik ere utzi nahi izan dituzte mezuak.