![BCCren egoitza berriaren aurka mobilizatu dira bizilagunak Donostian.](/media/asset_publics/resources/001/000/753/article_main_landscape/bcc_mob.jpg)
Gros auzoko eta bereziki Nafarroa Etorbideko bizilagunek osatzen duten SOS Manteo plataformak deituta, beste behin atera dira kalera Basque Culinary Centerrek auzoan eraiki nahi duen egoitzaren aurka. Zehazki, Manteo eta Zemoria parkearen aurkako erasoa salatzen dute. Duela bi aste beste mobilizazio bat egin zuten.
«Hasteko, Mariaren Bihotzean eta Pio X.an hezkuntza zentro izan zirenak hotel bihur zitezen plangintza aldatu zen; saihesbiderako Marrutxipiko lotune berriarekin Groserako trafiko fluxua biderkatuko da eta, orain, pulamentuzko berdegune bakarra gabe utzi nahi gaituzte, hau da, Manteoko eta Zemoriako parkeak, non 60 urte inguruko 100 zuhaitz baino gehiago zenbatzen diren, horien ordez fundazio pribatu batentzat eraikin bat ipintzeko, Basque Culinary Centerrena hain zuzen. Eta hau guztia auzokoak kontuan hartu gabe», deitoratu dute.
Halaber, plataformatik egoitza jartzeko beste toki batzuk proposatu dituzte. «Hutsik dagoen eta harekin zer egin ez dakiten Illunbeko konplexua, Martuteneko Agustindarren ikastetxe zaharra, Herrerako Rich fabrika zaharra eta Altzako eraikuntza institutu zaharra, besteak beste.
Bestalde, Grosi dagokionez, bizilagunek adierazi dute ez zaiela gustatzen «auzoari eman dioten norabidea», eta «bizi-kalitatea berreskuratu» nahi dutela. Horregatik, «auzoaren bilakaera moldatuko duten erabakiak bizilagunak partaide eginez hartzea» eskatzen dute.
Gaur kalera atera gara @SOSmanteo ko kideekin batera. Auzoaren espazio publikoaren alde... AUZODEFENTSA! pic.twitter.com/haaE7g8qrW
— Saretxe / Groseko Etxebizitza Sindikatua (@SaretxeG) May 18, 2023
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Piratak](/media/asset_publics/resources/001/137/746/article_thumb_horizontal/piratak.jpg)
‘Belak mastara eta euskara plazara’ aldarriarekin ospatuko dute Donostiako Piratek Aste Nagusia
![Atristain](/media/asset_publics/resources/001/134/948/article_thumb_horizontal/Atristain.jpg)
El donostiarra Xabier Atristain queda en libertad condicional tras 13 años preso
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)