![Txahalei bazka ematen aritu dira umeak.](/media/asset_publics/resources/001/008/414/article_main_landscape/behiak.jpg)
Duela hilabete hasi ziren Oiardoko (Araba) Azkorra familia baserrian bisita gidatuak eskaintzen abeltzaintza sektoreari «ikusgarritasuna emateko» eta esne-ekoizpenaren atzetik dagoen lan guztia ezagutarazteko. Batez ere eskolei zuzendutako bisitak dira, baina asteburuetan nahi duena ere hurbil daiteke.
Leire eta Jon Saezen sendiak zaintzen ditu esne-zentrala eta inguratzen duten 80 hektarea landa duela hiru belaunalditik. Beraz, gurasoengandik ikasi dute nola elikatu eta jetzi behiak eta gaur egun Kaiku enpresarentzat ekoizten dute. Ekonomia zirkularrean oinarrituta, belardiak ongarritu eta uzta biltzen dute, behiak elikatzeko. Gero, larreak behien simaurrarekin ongarritzen dituzte.
Maialen Angulo bisitak eskaintzeaz arduratzen da, herrian bertan bizi da eta berarentzat «oso garrantzitsua» da baserria ikusteko aukera eskaintzea. NAIZeri azaldu dionez, «beharrezkoa da belaunaldi berriek hau ezagutzea, baserrien lanbidea galtzen ari delako eta kontzientziatu behar da».
Astegunetan etortzen zaizkien haurrek bisita «oso pozik» bukatzen dutela dio Angulok. «Baserrian ikusten ditugu behiak, ikusten dugu zelan jezten diren eta pentsua ematen diegu. Hori da gehien gustatzen zaiena», adierazi du.
Esperientziak eskaintzen duen gertutasuna ere nabarmendu du: «Gu baserritarren etxean sartzen gara eta ikusten dena dagoena da. Aurrekoan behi bat jaio zen justu bisita bat etorri baino lehen eta zelan altxatzen eta garbitzen zen ikusi genuen. Oso proiektu polita da».
Prozesua hasieratik
Bisita azalpen-bideo batzuk ikusiz hasten da, esnekiak bertatik-bertara ekoiztea zer den umeei azaltzen diena. Ondoren, behiak erakusten zaizkie. Adinaren eta esnea emateko gai diren arabera banatuta daude. Jaioberriak etxola batzuetan sartuta daude, eguralditik babesteko eta txahalak beste txoko batean daude, ondo elikatzen direla bermatzeko, eta larreetara ateratzeko aukerarekin.
Gero, behiak nola jezten diren ikasten dute. Animaliak identifikatzen dituen makina bat erabiltzen dute, bakoitzaren datuak erregistratzen dituztelako, eta jaten duten bitartean, automatikoki jezten ditu. Ostean, esnea andeletan biltzen dute banatzaileek egunean behin eramaten duten arte.
Teknologia oinarri
Jasangarritasuna eta puntako teknologiaz baliatzea baserri honen oinarrietako bi dira. Autokontsumorako plaka fotovoltaikoez gain, behiei ur epela edaten emateko eta esnea hozteko sistema elektriko berdina erabiltzen dute baserrian, inolako energia-gasturik gabe.
Gainera, behi bakotzak daukan lepoko baten bidez zenbat jaten duten edo zenbat aldiz hausnartzen duten digitalizatzen da. Horrela, behiren baten portaeran aldaketarik egonez gero, abeltzainek jakingo dute kasu bakoitzean erantzun azkarra eta berezia emateko.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Captura_de_pantalla_2024-07-25_a_las_15.22.51](/media/asset_publics/resources/001/140/611/article_thumb_horizontal/Captura_de_pantalla_2024-07-25_a_las_15.22.51.png)
UPN manipula una imagen para borrar las referencias a Euskal Herria de la camiseta de un edil
![Alpargata-maule](/media/asset_publics/resources/001/140/789/article_thumb_horizontal/alpargata-maule.jpg)
Arranque de temporada complicado para los últimos fabricantes de alpargatas suletinas
![Gasteiz](/media/asset_publics/resources/001/140/870/article_thumb_horizontal/gasteiz.jpg)