![Bere jarduera luzean erabilitako zenbait kartel erakutsi du Eusko Ikaskuntzak deialdi hau iragartzerakoan.](/media/asset_publics/resources/001/008/768/article_main_landscape/euskoikaskuntza.jpg)
Eusko Ikaskuntzak kartel lehiaketarako deialdia egin du, 2024an egingo den Eusko Ikaskuntzaren hurrengo Kongresua iragartzeko. Ekainaren 9an ireki zuten kartelak bidaltzeko beta eta irailaren 10era arte egongo da irekita proposamenak aurkezteko epea. 1.500 euroko sari bakarra jasoko du kartel irabazlearen egileak.
‘Elkartzen gaituena’ lelopean, Eusko Ikaskuntzaren XIX. Kongresua egingo dute Gasteizen, 2024ko urriaren 3, 4 eta 5ean. Hain zuzen ere, Kongresuaren berri eman beharko da lehiaketara aurkeztuko dituzten karteletan. Artista bakoitzak bi obra aurkeztu ahal izango ditu gehienez, eta derrigorrez originalak eta argitaratu gabeak izan beharko dira. Proposamenak paperean nahiz euskarri informatikoan aurkeztu ahal izango dira, betiere egileen identifikaziorik gabe.
Lau kartel finalista hautatuko ditu epaimahaiak, eta horien artean aukeratuko da irabazlea. Horretarako, epaimahai aditu batek bozketa egingo du, sormena, kalitate grafiko eta plastikoa, ikusgarritasuna eta erreproduzitzeko eta editatzeko erraztasuna kontuan hartuta. Era berean, Eusko Ikaskuntzako bazkideek bozketa birtualaren bidez parte hartuko dute kartel irabazlearen aukeraketa prozesuan.
Eusko Ikaskuntzak bere webgunean argitaratu ditu lehiaketa honen oinarriak.
![Donostiako_piratak_elkarrizketa](/media/asset_publics/resources/001/144/741/article_thumb_horizontal/Donostiako_Piratak_Elkarrizketa.jpeg)
«Hau ere bada erreibindikazio bat, geureak diren kaleak berreskuratzearena»
![Perseidak_naiz](/media/asset_publics/resources/001/145/029/article_thumb_horizontal/Perseidak_Naiz.jpg)
¿Cómo ver las Perseidas? La lluvia de estrellas que no te puedes perder
![Acdc](/media/asset_publics/resources/001/145/041/article_thumb_horizontal/ACDC.jpg)
AC/DC: El origen de una leyenda contada desde los márgenes
![Pavel](/media/asset_publics/resources/001/145/045/article_thumb_horizontal/pavel.jpg)
«En Polonia me torturaron e indujeron al suicidio»; entrevista a Pablo González en Rusia
![Aragones-illa](/media/asset_publics/resources/001/145/124/article_thumb_horizontal/aragones-illa.jpg)