BABESLEDUN EDUKIA

Hegaluzearen sasoia iritsi da Eroskira

Uda sasoia iristear dagoen honetan, Eroski Eusko Label eta MSC zigiluak dituen hegaluzea saltzen hasi da bere merkataritza sareko arrandegi guztietan: sasoiko arraina, bertakoa, kalitatezkoa eta modu jasangarrian arrantzatua.

Eusko Label eta MSC zigiluak dituen hegaluzea salgai dago Eroskiko merkataritza sareko arraindegietan.
Eusko Label eta MSC zigiluak dituen hegaluzea salgai dago Eroskiko merkataritza sareko arraindegietan. (NAIZ)

Bertako eta sasoiko produktuen alde egiten ari den apustuarekin jarraituz, Eroskik urteak daramatza HAZIrekin elkarlanean, Eusko Label zigilua daramaten produktuak bere bezeroen eskuetan jartzeko.

Nekazaritza eta abeltzaintza produktuez gain, itsasoko elikagaiak ere gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari dira eta une honetan hiru dira Eusko Label zigilua daramaten arrainak: antxoa, berdela eta hegaluzea.

Zigilu honi esker, bezeroak kalitate handieneko produktua erosten ari den bermea izango du. Lehenik eta behin, sasoiko arrainaren bermea. Izan ere, udaberria berdela eta antxoaren garaia den bezala, uda hasiera honetan hegaluzea da Kantauri itsasora hurbiltzen den arraina.

Bigarrenik, hegaluze bakoitzak isats aldean daraman zigiluak Euskal Herriko arrantzaleek harrapatua dela ziurtatzen du. Mikel Arrillaga HAZIko Marka eta Merkatuen arduradunak azaldu duenez, «hegaluzea kofradietan deskargatzen denean jartzen zaio Eusko Label prezintoa. Operazio hori egiteko, portu bakoitzean koordinatzaile bat egoten da eta bera arduratzen da prezintoak banatzeaz, deskargatutako piezen arabera».

Gainera, zigiluak kontrol zenbaki bat darama, arrainaren trazabilitate osoa ezagutzeko. «Zenbaki honen bidez eta www.hazi.eus webgunearen bidez, ontziaren izena, espeziea, deskarga-portua, kofradia, deskarga-data, eremua eta harrapaketa-modalitatea ezagutu ahal izango dira», esan du Mikel Arrillagak.

Hirugarrenik, Eusko Label zigiluak kalitate goreneko arraina dela bermatzen du, tamaina eta freskotasun parametro zehatz batzuk betetzen dituzten arrainei bakarrik jarriko baitzaie zigilua.

Eta, azkenik, Eusko Label zigiluak arrantzaleek erabiltzen dituzten teknikak tradizionalak eta jasangarriak direla ere bermatzen du. Euskal kostaldean, tradizionalki, hegaluzea banan-banan harrapatu izan dute arrantzaleek, kanabera erabiliz, eta gaur egun ere horrela egiten jarraitzen dute. Hori ezinbestekoa da itsasoko espezieen biziraupena bermatzeko.

Hegaluzea kofradietan deskargatzen denean jartzen zaio Eusko Label prezintoa.

Horregatik, Eroskiko hegaluzeak arrantza jasangarriaren MSC zigilua ere badauka, gainerako espezieen babesa eta itsasoaren etorkizuna bermatzen dituena. MSC egiaztapenak arrantza-eremua eta arraina manipulatzeko prozesu osoan inplikatutako enpresak ikuskatzen ditu. Horrela, zaintza-kate osoan trazabilitatea eta jardunbide egokiak bermatzen dira.

Itsasoko biziraupena ez ezik, bertako eta sasoiko produktuen kontsumoak kostaldeko herrien biziraupena ere ahalbidetzen du, arrantzaleekin batera asko direlako lehorrean lanean ari diren pertsonak: portuko langileak, merkaturatzaileak eta garraiolariak, besteak beste.