![Diana Urrea EH Bilduren ekitaldi batean.](/media/asset_publics/resources/001/011/907/article_main_landscape/diana_urrea.jpg)
Diana Urrea Herrerak eta Roke Akizu Azpirik hartuko dituzte, hurrenez hurren, Iker Casanovaren eta Maddalen Iriarteren legebiltzarkide karguak, azken hauek Bizkaian eta Gipuzkoan batzarkide atera ostean uko egin baitiote karguari, EH Bilduk jakinarazi duenez.
Diana Urrea (Armenia, Kolonbia, 1987) legebiltzarkidea izandakoa da aurreko bi legealdietan, 2012tik 2016ra eta 2019tik 2020ra. Turismo ikasketetan diplomatua da eta masterra du emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan.
Roke Akizu (Soraluze, 1966), bestalde, mendi ingeniaria da, ingurumenean espezializatua; zinegotzia izan da Soraluzen eta Mendi eta Habitat Naturaleko zuzendaria ere izan zen Gipuzkoako Foru Aldundian.
Gainera, barne aldaketa hauekin batera EH Bilduko bozeramailetza ere aldatzen da eta Nerea Kortajarenaren eskuetan egongo da zeregin hau hemendik aurrera.
![Donostiako_piratak_elkarrizketa](/media/asset_publics/resources/001/144/741/article_thumb_horizontal/Donostiako_Piratak_Elkarrizketa.jpeg)
«Hau ere bada erreibindikazio bat, geureak diren kaleak berreskuratzearena»
![Perseidak_naiz](/media/asset_publics/resources/001/145/029/article_thumb_horizontal/Perseidak_Naiz.jpg)
¿Cómo ver las Perseidas? La lluvia de estrellas que no te puedes perder
![Acdc](/media/asset_publics/resources/001/145/041/article_thumb_horizontal/ACDC.jpg)
AC/DC: El origen de una leyenda contada desde los márgenes
![Aragones-illa](/media/asset_publics/resources/001/145/124/article_thumb_horizontal/aragones-illa.jpg)
Catalunya, punto y seguido
![Piratak2](/media/asset_publics/resources/001/145/816/article_thumb_horizontal/piratak2.jpg)