BABESLEDUN EDUKIA

Gaur hasten da zure etorkizuna!

Badator urtero Goiekik antolatzen duen Enpresa Ekimen Berrien Lehiaketa "Gaur hasten da zure etorkizuna!" lemapean. Proiektuak aurkezteko epea 2023ko irailaren 22ra arte egongo da irekita.

Enpresa Ekimen Berrien Lehiaketaren edizio berri bat martxan da.
Enpresa Ekimen Berrien Lehiaketaren edizio berri bat martxan da. (NAIZ)

Enpresa Ekimen Berrien XXVI. Lehiaketa honetan hiru kategoria sarituko dira:

1. ENPRESA EKIMEN BERRIKO PROIEKTUAK

Lehenengo kategoriak urteko proiektu ekintzaile onena saritzen du, honako helburuekin: pertsona ekintzailearen figura sustatzea, balio erantsi altuko enpresa-proiektu berritzaileak sustatzea, eskualdean enplegua eta aberastasuna sortzen laguntzea eta enpresa berrien sorrera eta garapena sustatzea.

2022-2023 urtean zehar, negozio ideia bati buruz bideragarritasun plana landu eta enpresa martxan jarri duten sustatzaileei zuzendua dago. Saria, irabazleari eskainiko zaizkion abantaila eta zerbitzuez gain, 6.000€ + 3.000€-koa* izango da.

* Betiere sortu den enpresa kooperatibak izaera juridikoa baldin badauka.

Ikusi 1. Kategoriako oinarriak www.goierri.eus webgunean.

2. ENPRESAN BURUTURIKO PROIEKTU BERRITZAILEAK

Bigarren kategoriak, Enpresek berritzeko egindako ahaleginak eta euren aldetik aurrera eramaniko ekintzak aintzat hartu, publikoki zabaldu eta saritzea du helburu.

Goierri eskualdeko ETEetan, 2022-2023 urtean zehar, berrikuntza proiektu bat gauzatu duten enpresei zuzendua dago. Saria, irabazleari eskainiko zaizkion abantaila eta zerbitzuez gain, 2.000€-koa izango da.

Ikusi 2. Kategoriako oinarriak www.goierri.eus webgunean.

3. GIZARTE INKLUSIOA EKINTZAILETZAREN BITARTEZ

Orain dela lau urte sortu zen kategoria hau eta urteko gizarte inklusioko enpresa ekimen berri onena saritzen du. Lan munduan txertatzeko zailtasunak dituztenei bultzada bat ematea, pertsona ekintzailearen figura sustatzea, eskualdean enplegua eta aberastasuna sortzen laguntzea eta enpresa berrien sorrera ea garapena sustatzea du helburu kategoria honek.

2022-2023 urtean zehar, negozio ideia bati buruz bideragarritasun plana landu eta enpresa martxan jarri duten zailtasun edota bazterkeria egoeran dauden pertsonei zuzendua dago eta proiektu onenak jasoko duen saria, enpresa eta enpresa ekimen berrien arloak eskainiko dizkion zerbitzuez gain, 2.000€-koa izango da.

Ikusi 3. Kategoriako oinarriak www.goierri.eus webgunean.

Enpresa Ekimen Berrien XXVI. Sariketa Goierrin kokatuta dauden enpresei zuzendua dago eta proiektuak aurkezteko epea 2023ko irailak 22 arte egongo da zabalik.

Ekin eta egin!