![Epaiketen aurkako elkarretaratzea Laudion.](/media/asset_publics/resources/001/014/304/article_main_landscape/Tubacex.jpg)
2021ean Tubacexeko enplegu-erregulazioko espedientearen aurka egin zen greba mugagabean atxilotutako langile batek sei hilabeteko kartzela zigorra jaso du.
Hala salatu du astearte honetan ELA sindikatuak komunikabideei bidalitako ohar batean. Azaldu duenez, epaiketa ekainaren 15ean egin zen, Gasteizen, eta atxiloketari aurre egiteagatk zigortu dute.
«Ordea, absolbitu egin dute agintaritzaren aurkako atentatuagatik», gaineratu du, izan ere, sindikatuaren esanetan, «egiaztatuta geratu da ez zela agintaritzaren aurkako atentaturik izan».
ELAk uste du langilea absolbitu egin behar dela, eta epaiaren aurkako errekurtsoa aurkeztuko duela iragarri du. «Gainera, nabarmendu behar da epaiketan zehar ertzainek kontraesanak izan dituztela gertatutakoari eta atxilotuari leporatutako salaketei buruz», nabarmendu du.
«Langileen aurkako prozesu judizial horiek eta langileen borroka kriminalizatzeko ahaleginak eten egin behar dira», azpimarratu du, eta datozen hilabeteetan Tubacexeko grebalarien aurka epaiketa gehiago egingo direla ohartarazi du.
Guztira sei langileen aurkako epaiketak izango dira oraindik. Orotara, Fiskaltzak 20 urteko kartzela zigorra eskatzen du grebalarien aurka.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Captura_de_pantalla_2024-07-25_a_las_15.22.51](/media/asset_publics/resources/001/140/611/article_thumb_horizontal/Captura_de_pantalla_2024-07-25_a_las_15.22.51.png)
UPN manipula una imagen para borrar las referencias a Euskal Herria de la camiseta de un edil
![Alpargata-maule](/media/asset_publics/resources/001/140/789/article_thumb_horizontal/alpargata-maule.jpg)
Arranque de temporada complicado para los últimos fabricantes de alpargatas suletinas
![Gasteiz](/media/asset_publics/resources/001/140/870/article_thumb_horizontal/gasteiz.jpg)