NAIZ

Georgios Tsalmpouris pibot greziarrak beste urtebete jokatuko du Surne Bilbao Basketen

27 urteko eta 2.17 metroko pibot greziarrak denboraldi baterako berritu du kontratua talde bizkaitarrarekin. Tsalmpouris aurreko denboraldiaren erdian heldu zen Bilbora Betisetik, Jeff Witheyren baja betetzeko.

Georgios Tsalmpourisek Bilbon jaraituko du jokatzen.
Georgios Tsalmpourisek Bilbon jaraituko du jokatzen. (SURNE BILBAO BASKET)

Surne Bilbao basket 2023-24 denboraldirako taldea osatzen jarraitzen du, Astelehen honetan kontratu berritze baten berri eman du taldeak. Izan ere, Georgios Tsalmpouris 27 urte eta 2.17 metroko pibot greziarrak denboraldi baterako berritu du kontratua Surne Bilbao Basketekin. Tsalmpouris aurreko denboraldiaren erdian heldu zen Bilbora Betisetik, Jeff Witheyren baja betetzeko.

Bilboko taldeak nabarmendu duenez, jokalari greziarra azkar bertakotu zen eta horri esker lehiatu ahal izan zuen taldeak, lesio ugari izan arren. Champions League txapelketan nabarmendu zen bereziki, batez beste 12,3 puntu, 4,3 errebote eta 14,3 kredituko balorazioa lortuz jokatu zituen hiru partidetan. ACB Ligan, Valentziaren aurkakoa izan zen bere partidarik hoberena, 19 puntu, 7 errebote eta 25 kredituko balorazioarekin.

ACB Ligara heldu aurretik, Tsalmpouris Apollon Patras talde greziarrean aritu zen 2021-2022ko denboraldian, batez beste 14,9 puntuko eta 5,6 errebote lortuz. Greziako selekzioarekin ere jokatu du.

Georgios Tsalmpouris berrituta, dagoeneko sei dira aurreko denboralditik Bilboko taldean jarraituko dutenak, Adam Smith, Denzel Andersson, Tomeu Rigo, Alex Reyes eta Xabi Rabasedari gehitu baitzaizkie. Gainera, Melwin Pantzar, Kristian Kullamäe, Sacha Killeya-Jones eta Tryggvi Hlinason fitxatu ditu.