NAIZ

Europako Federazioak ez du Bidasoa Irun sartu EHF European League 2023-24 jokatzeko

EHFk astearte honetan jakinarazi du datorren EHF European Leaguean parte hartuko duten taldeen zerrenda eta Bidasoa Irunen parte-hartzeko eskaera ez da sartu.

Bidasoak ezin izango du aurten EHF European League jokatu.
Bidasoak ezin izango du aurten EHF European League jokatu. (Gorka RUBIO | FOKU)

Bidasoa Irunek esperantza guztiak zituen jarrita 2023-24 denboraldian EHF European League txapelketa garrantzitsua jokatzeko. Dokumentazio guztia aurkeztu zuen bertan paret hartzeko, baina astearte honetan albiste txarrak iritsi dira, Europako Federazioan ez baitu txapelketan sartu talde irundarra.

Albistea jakin eta berehala, klubak honakoa aipatu nahi izan du: «CD Bidasoak eskerrak eman nahi dizkie bide hori azkartzen lagundu duten pertsona eta erakunde guztiei, eta taldea eta kluba, oro har, lanerako itzulera prestatzen ari dira, seigarren denboraldiz jarraian Europako postuei aurre egiten saiatzeko».

Aipatu behar da Bidasoa Irunek duela astebete jakinarazi zuela EHF European Leagueren hurrengo ediziorako txartela eskatzeko behar den informazioa osatu zuela, erantzunaren zain, baina hau ezezkoa izan da.

Marka polit bat zuen helburu bezala, baina ezin izango du bete. Izan ere, Bidasoa Irunek klubak historian Europako txapelketetan jarraian parte hartu duen boladarik zabalena berdindu izango zukeen baiezkoa jaso izan balu (bost aldiz erreskadan, 1993/1994 eta 1997/1998 artean), eta sortu berri den kluben arteko bigarren lehiaketa kontinentalaren edizio guztietan parte hartu duen klubetako bat izango litzateke.

Txapelketa eraberritua

EHF European Leagueren edizio honek nobedadeak izango ditu, formatu berria izango baitu: hasieran, 32 talde lehiatuko dira Lehen Kanporaketan abuztu amaieran eta irail hasieran, eta 16 irabazleak Multzoen Fasera sailkatuko dira. Bertan zuzenean sailkatutako beste 16 talde egongo dira zain.

Lau taldeko zortzi multzok bina txartel banatuko dituzte multzo bakoitzean (sei jardunaldi joan-etorriran). Bi talde horiek euren arteko bi neurketetan lortutako puntuak gordeko dituzte, eta elkarren ondoan dauden multzo bateko beste birekin gurutzatuko dira Main Round deiturikoan (joan-etorriko lau jardunaldi). Multzoko lau txapeldunek final-laurdenetan sartuko dira, eta bigarren eta hirugarren sailkatuek play-offa jokatuko dute. Final-laurdenetako lau irabazleek Lauko Finalean parte hartuko dute.