NAIZ

Espekulazioa salatzeko ekimenak BAB, Kanbo, Maule, Ahetze, Sara eta Arberoa bailaran

2021ean Arbonan egin zen okupazioaren ostean eratu zen Ostia sareak mobilizaziorako deia zabaldu du, uztailaren 15an, espekulazioaren aurka eta lurraren defentsan Ipar Euskal Herrian zehar. Anartean, Senperen aurrera jarraitzen du salmenta karioa salatzeko Olha etxearen okupazioak.

Joan zen ekainaren 27az geroztik okupazioa buritzen ari dira Senpereko Olha etxaldean.
Joan zen ekainaren 27az geroztik okupazioa buritzen ari dira Senpereko Olha etxaldean. (Guillaume FAUVEAU)

Lurra eta etxebizitza eskubidearen defentsan lan egiten duen Ostia sareak «mobilizazio eta borroka eguna» antolatu du, heldu den larunbatean, Ipar Euskal Herrian zehar.

Orotara bost jende bilkurak deitu ditu ondoko herritan: Ahetze, BAB (Biarritz-Angelu-Baiona), Kanbo, Maule, Sara eta Arberoako haranean.

Aipaturiko kolektiboa badira urte bi Arbonako Berroeta auzoan egin zen etxalde baten okupazioaren ostean sortu zen. 120 egunez luzatu zen okupazioaren ostean auzia bideratzea lortu zuten ekintzaileek Arbonan. Are, Arbonan kokaturiko lursail horren salmenta geldiaraztea lortu zuten aldarrikapenekin bat eginez Lurrama azoka bertan ospatu zuten 2021ko azaroan.

Sarea osatu ondoren hainbat ekimen bultzatu ditu Ostiak, hala nola Kanboko Marieniako lurretan eraikitzekotan diren higiezinen egitasmoa salatzeko manifestazioak eta beste motako priotestak bultzatu ditu kolektiboak.

Uztailaren 15an, goizean, aipaturiko tokitan antoilatu duen mobilizazioari begira plazaratu duen agirian Ostiak azaldu duenez azken urteotan Euskal Elkargoak plantan emandako hainbat neurrirekin, hala nola konpentsazio neurriaren bidez, «gaitza arintzen lortu da» baina bere ustez espekulazioari kotra egiteko erakundeek «anitzez gehiago egin dezakete eta egin behar dute».

Ostira sarearen arabera «lurra eta etxebizitza logika kapitalistan preso dago eta gero eta gehiago merkantzia bilakatzen ari dira, gure oinarrizko beharrei erantzun beharrean».

Horrendako, herritarrei zuzendutako deia hedatu du kolektiboak «interes pribatuak interes orokorraren gainetik lehenesten dituzten aitzinean, presioari eusteko».

Olha etxaldearen okupazioa

Uztailaren 15an deituriko mobilzazio egunaren osagarriz besta bat antolatu dute, hilaren 22an, Senpereko Olha etxean.

Oroitu behar da Olha etxaldea okupatu zutela, hilabete bat lehenago, zehazki ekainaren 22an, ELB laborarien sindikatuak, Ostia sareak, Lurzaindiak elkartea eta Senpertarre kolektiboaren militanteek.

Ekintza horrekin salatu zuten Martienia bidean kokatua den etxalde hori 1,3 milioi eurotan salgai eman duela etxearen jabeak. Era berean laborantzarako eta oihanerako balio duten lurrak galtzeko arriskuaz oharrarazi zuten militanteek.

Donibane Lohizunen elkarretaratzea egin zuten, horren ondotik, bertako gozogile famatu batek lurra horien erosteko interesa agertu duela salatzeko.

Izan eren 'Mediabask' astekariak plazaratu zuen agiriaren bidez Adam Etxea gozogileak bere jarduerari loturiko egitasmoa nahi duela garatu Senpereko lur horietan azaldu zuen.

Okupazioa biziarazteko azke egunetan «herri bat, egun bat» ekimena antolatu Olha etxaldean, dagoeneko Arbonako okupazioaren garaian garaturiko moldeari jarraipena emanez.

Modu horretan, herri zein eskualde ezberdinetatik heldutako jendeak egun batez okupazioaren ardura hartzen du.

Gaur asteazkenean Baiona eta Angelutik iritsiko diren lagunen ardurapean izanen da okupazioa.

Bigar, ostegunean, berriz, gaualdi bat antolatu dute Olha etxean. Programan, aperitifa Kiki Bordatxok animaturik eta 20:00etatik aitzin kontzertua Aho Zakil Konexion Zugarramurdiko musika taldearekin.