![Ondarroa, artxiboko irudi batean.](/media/asset_publics/resources/001/016/822/article_main_landscape/ondarru.jpg)
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du, Ondarroako ‘Zapatu Azule’ festatan emakume bati sexu erasoa egin izana egotzita.
Lakuako Segurtasun Sailak asteazken honetan jakinarazi duenez, erasoa uztailaren 2ko goizaldean izan zen eta egun horretan bertan aurkeztu zuen salaketa emakumeak. Hiru egunen buruan atxilotu zuen Ertzaintzak ustezko erasotzailea, hilaren 5ean, Segurtasun Sailaren arabera.
Jaietan eraso matxistei aurre egiteko herri protokoloaren koordinazio mahaiak jaien balorazioa egin zuen, eta bertan jakinarazi zuen ‘Zapato Azulean’ 2 eraso matxista salatu zirela eta bi aldiz aktibatu zela protokoloa, zegokion erantzuna bideratuz.
Gainera, 5 pertsona kanporatuak izan ziren txosnaguneetatik jarrera desegokiagatik. «Honek ez du esan nahi beste eraso matxistarik egon ez zenik», zehaztu zuen: «Jakitun gara eraso matxisten erradiografia ez dela errealitatera hurbiltzen, soilik salatu diren erasoak zenbatu eta ikertzen direla, eraso gehienak ez direla salatzen edota ez dira eraso matxistatzat hartzen».
[BERDINTASUNA] Jaietan eraso matxistei aurre egiteko Herri Protokoloaren koordinazio Mahaiak Zapato Azularen balorazioa egin du: https://t.co/DmWTlPTVl9#Ondarroa #Ondarru pic.twitter.com/2SI4V2MIFF
— Ondarroako Udala (@UdalBarriak) July 6, 2023
![Donostiako_piratak_elkarrizketa](/media/asset_publics/resources/001/144/741/article_thumb_horizontal/Donostiako_Piratak_Elkarrizketa.jpeg)
«Hau ere bada erreibindikazio bat, geureak diren kaleak berreskuratzearena»
![Acdc](/media/asset_publics/resources/001/145/041/article_thumb_horizontal/ACDC.jpg)
AC/DC: El origen de una leyenda contada desde los márgenes
![Piratak2](/media/asset_publics/resources/001/145/816/article_thumb_horizontal/piratak2.jpg)
1.500 piratek abordatu dute Donostia
![0811_eh_pavel](/media/asset_publics/resources/001/145/092/article_thumb_horizontal/0811_eh_pavel.jpg)
Polonia mantiene abierta la investigación contra Pablo González y podría juzgarlo en rebeldía
![Captura_de_pantalla_2024-08-14_a_las_20.40.52](/media/asset_publics/resources/001/146/475/article_thumb_horizontal/Captura_de_pantalla_2024-08-14_a_las_20.40.52.png)