![Presoak etxeratzeko aldarria, Iruñean Sanferminen bezperetan.](/media/asset_publics/resources/001/018/624/article_main_landscape/etxera.jpg)
Baldintzapeko askatasuna lortu dute Garikoitz Arruartek eta Gorka Loranek, hernaniarrak biak, ia 20 urtez luzatu den zigorraren ostean. Izan ere, 2003ko abenduaren 24an atxilotu zituzten, sarekada berean. Honela jakinarazi du Etxeratek astearte honetan.
🟢📢 Garikoitz Arruarte Santacruz Hernaniko preso politikoa baldintzapeko askatasunean geratu da ia 20 urteko espetxealdiaren ostean. Ongietorri Gari! #Batgutxiago
— Etxerat Elkartea (@EtxeratElkartea) July 18, 2023
Oharra 👇https://t.co/SmSudPQivS
🟢📢 Gorka Loran Lafourcade preso politiko hernaniarra, baldintzapeko askatasunean geratu da, ia 20 urteko espetxealdiaren ostean. Ongi etorri Gorka! #Batgutxiago
— Etxerat Elkartea (@EtxeratElkartea) July 18, 2023
Oharra 👇https://t.co/7XGzwi8lgt
Gari Arruartek Almerian bete du kartzela zigorraren zati handi bat. Hortik Soriara lekualdatu zuten 2020. urtean. Hurrengo urteko apirilean Euskal Herriratuko zutela iragarri zuten, hasieran Iruñera ekarriz. Eta 2022ko urrian onartu zion hirugarren gradua Lakuako Gobernuko Justizia sailak, Martuteneko espetxeko Tratamendu Batzordeak hala eskatuta.
Gorka Loran ere oso urruti izan zuten gatibu denbora luzez, Algecirasen hain zuzen ere. 2020. urtean Dueñasera hurbildu zuten, eta geroago Zaballara ekarri. Iazko apiriletik hirugarren graduan egon da.
Egun honetan bertan hirugarren hernaniar bat gelditu da aske, Itxaso Zaldua, Auzitegi Nazionalean epaitua izan ostean. Hiru urtez behin behineko espetxealdian izan dute.
![Lizarra](/media/asset_publics/resources/001/142/865/article_thumb_horizontal/lizarra.jpg)
La fiesta en Lizarra arranca con represión a un cantante, cohete dividido y Bajadica suspendida
![Policia](/media/asset_publics/resources/001/142/734/article_thumb_horizontal/policia.jpg)
Dos detenidos en Iruñea acusados de agredir a un seguidor de la selección española
![Gasteiz](/media/asset_publics/resources/001/143/230/article_thumb_horizontal/Gasteiz.jpg)
El estreno de Iñaki Kerejazu como Celedón desborda Gasteiz con recuerdo a los ausentes
![Corsica](/media/asset_publics/resources/001/143/033/article_thumb_horizontal/corsica.jpg)
Una delegación vasca, presente en unas Ghjurnate con Kanaky de protagonista
![Craterngorongoro_](/media/asset_publics/resources/001/143/654/article_thumb_horizontal/craterNgorongoro_.jpg)