
Tourreko etapa bana irabaztea nahikoa balentria izan ez balitz bezala, Pello Bilbaok herritarren omenaldia jaso dute ostegun honetan. Emozioz beteta hartu dute Gernikan denboraldiko lasterketa garrantzitsuena amaitu eta egun gutxira.
«Tour oso berezia izan da. Euskal Herritik, Bilbotik irtenda, animo horiek guztiak nirekin eraman ditut Tour osoan zehar, eta nik uste indar berezia eman didatela», onartu du Pello Bilbao omenaldiaren amaieran, jendearen berotasuna hunkituta, negar malkoren batekin zipriztinduta, jaso eta gero.
Hasteko, dozenaka herritar, txirrindularitza elkarteko jendea eta osterantzeko beste asko eta asko, elkartu zaizkio gernikarrari. Kaskoak, maillotak eta bizikletak sinatzen hainbat denbora eman eta gero, baita argazki mordo bat atera ere, ostean Gernikako txirrindularitza taldeko kideek Gino Maderren irudia zeraman oroigarri bat eman diotenean. Gogoan izan behar da Pello Bilbaoren taldekidea Suizako Tourra jokatzen ari zela izandako istripu baten erruz hil zela, eta Issoireko etapan gailendu zenean, txirrindulari gernikarrak emozio handiz eskaini ziola garaipena bere taldekide zenari.
Hala, hunkituta onartu du txirrindulari gernikarrak bere herritarren opari hori. «Harro nago berari etapa hori eskaini ahal izateaz. Berak ere indar bereziak eman dizkigu guri», gogoratu du Pello Bilbaok, Gino Maderren harira.
Bizikleta gainera igota, Gernikan zehar tropelaren gidari lanak egin ditu Pello Bilbaok, ezustean bere familiakoak eta lagunak bildu zaizkion arte. Gernikako Foruen Plazako harrera ofizialean, alkatea eta ehunka herritarren aurrean, amaitu da UAE taldeko txirrindulariari eskaini dioten omenaldi berezi hau, protagonista herritarrek eskainitako txapela jantzita dela.
Pasabidea Izagirreri
Alabatxoa eskutik helduta zuela, Ion Izagirrek asteazkenean jaso zuen Ormaiztegiko herritarren omenaldia. Unerik gogoangarriena, zalantzarik gabe, Goierriko txirrindularitza eskolako gaztetxoek Izagirre anaietan gazteenari pasabidea egin ziotenekoa izan zen, Tourreko hamabigarren etapa irabazi zuela eskertzeko –bere palmaresari erantsi zion Tourreko bigarren etapa, hain zuzen–.
Pasabide sinboliko horren ondotik, Ormaiztegiko Udalak harrera egin zion alkatearen bitartez eta lore sorta eta oroigarria eskaini zizkioten udaletxeko balkoira irtenaraziz.

La devastación de Gernika por el bombardeo fascista de 1937, en las filmaciones de la UCLA

Aritz Otxandiano denuncia un ataque contra su vivienda: «Se han sobrepasado todos los límites»

Gogora quiere meter a ETA también en el Memorial 3 de Marzo de Gasteiz

Aplausos e insultos a Jone Laspiur por criticar ‘La infiltrada’ y las infiltraciones policiales
