![Arabako Medikuen Elkargo Ofizialeko ordezkariei eta agintariei eskainitako aurreskua, Udaletxeko ekitaldian.](/media/asset_publics/resources/001/023/177/article_main_landscape/Urrezko.jpg)
Maider Etxebarria alkateak Gasteizko Urrezko Domina eman dio gaur Arabako Medikuen Elkargo Ofizialari bere 125. urteurrenean. Urte hauetan Araban lan egin duten 5.000 mediku baino gehiagoren lana aitortu du Udalak, pasa den apirilean bozeramaileen batzordean hartutako erabakia jarraituz.
Udaletxeko harrera-aretoan izan da ekitaldia larunbat honetan, hiriko jaietako egun handia den Andre Maria Zuriaren egunarekin bat eginez. Bertan, Arabako Foru Aldundiko eta Udaleko agintariak izan dira baita Gasteizko eta Arabako gizarteko ordezkariak eta Tomas Cobo estatu mailako Medikuen Elkargo Ofizialen Kontseilu Nagusiko presidentea ere.
Etxebarriak Medikuen Elkargoak erakutsitako konpromisoa nabarmendu du, egindako lan «ordainezina» goraipatuz: «ezin hobeto erakusten du zerbitzu publikoak bermatu eta indartu behar direla, erantzukizunaren eta konpromisoaren gisako printzipioetan oinarrituta».
«Garrantzia eman behar diogu medikuen lanbideari. Agerikoak diren arrazoiez gain, lanbide honetan jarduten direnen funtzioa erabakigarria dela erakutsi diguten egoerak bizi izan ditugu orain dela gutxi, esaterako, pandemia. Ez dugu eskertzeko adina hitzik», erantsi du alkateak. Bere aita zenari ere eskaini dizkio hitz batzuk, medikua baitzen lanbidez, eta «emakumeen eskubideen defendatzailea».
Gaur egun, bi mila mediku baino gehiagok osatzen dute Arabako Elkargoa, eta kideen %58 emakumeak dira.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)
Casi todos los incidentes imaginables se suceden en un encierro de la villavesa lento e irreal
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Piratak](/media/asset_publics/resources/001/137/746/article_thumb_horizontal/piratak.jpg)
‘Belak mastara eta euskara plazara’ aldarriarekin ospatuko dute Donostiako Piratek Aste Nagusia
![Atristain](/media/asset_publics/resources/001/134/948/article_thumb_horizontal/Atristain.jpg)