Donostiako auzokide ugari ez dago ados Basque Culinary Centerreko eraikin berri bat Groseko Nafarroako Etorbidean jartzeko egitasmoarekin, eta kezka adierazi dute berriz aste honetan, bi ekimenen bitartez.
Lehena asteazkenean izan da, eraikinaren ondoan kokatuko litzatekeen Okendo Kultur Gunean. Udalak bultzatutako proiektua zehatz-mehatz aztertu dute. Antolatzaileek oso positiboki baloratu dute partehartze maila, are gehiago abuztuan egonda.
MILA MILA MILA ESKER!!! Abuztuko egun honetan informatzeko interesarekin gerturatu zareten auzokide guztieri.
— DENON parkeak - parques de TODOS (@SinaduraBAT) August 9, 2023
🙋👳🧑🏭🧑🍼🧑🌾🧑💼🫅🤵👩⚕️🧑🤝🧑🧖🧑🧒🧖
138lagunek elkartu gara #Manteo ko Plan Berereziaren inguruan informatzeko.
Haserrea inguruan zegoen @Ayto_SS😡
Parkeen aldeko maitasuna❤️ pic.twitter.com/UYr1LoPgEM
Ostegun honetan, kanpainari segida emanez, mobilizazioa egin dute eraikina ezarri nahi duten Groseko alde honetan. Horrekin, Manteo-Zemoria parkeak bere horretan uzteko aldarria berretsi dute, gune publiko gisa eta berdegune bezala, alegia. Ulia mendiaren magalean kokatzen dira berdegune horiek, eraikinak desagerraraziko lituzkeenak.
Orain, Basque Culinary Centerren proiektuaren kontrako mobilizazio berria, Uliako.Auzo.Elkarteak deituta. Berdeguneak bai, pelotazorik ez. pic.twitter.com/2vI4Eu3Nbp
— Eguzki (@EguzkiEH) August 10, 2023
Bi ekimenotan nabarmendu denez, auzoak jada jasaten dituen turistifikazioaren afekzioak larriagotu litezke eraikin berri honekin, parke horiek ezabatzeaz gain.
Beste zenbait ekimen daude martxan, tartean Change plataformaren bidezko sinadura bilketa.