NAIZ

Zigor Orbe presoa baldintzapean espetxetik atera dela zabaldu du Etxeratek

Zigor Orbe Basauriko presoa baldintzapean kartzelatik atera da 19 urteko espetxealdiaren ondoren, Etxeratek sare sozialetan jakitera eman duenez.

Zigor Orbe eta Joseba Esparzaren atxiloketak salatzeko 2004an Basaurin egin zen manifestazioa. Gaur atera da Orbe espetxetik.
Zigor Orbe eta Joseba Esparzaren atxiloketak salatzeko 2004an Basaurin egin zen manifestazioa. Gaur atera da Orbe espetxetik. (Monika DEL VALLE | FOKU)

Zigor Orbe Basauriko presoa 19 urteko kartzelaldiaren ondoren baldintzapean espetxetik atera dela zabaldu du Etxeratek sare sozialetan.

Urruntzea eta oztopoak graduan aurrera egiteari

Urruntzearen ajeak gertutik ezagutu ditu Orbek espetxealdian. 2021.ean ekarri zuten basauritarra Arabako Zaballako espetxera Andaluziako Cadiz probintziako Puerto de Santa Maria kartzelatik.

Graduan aurrera egitea ekidin zion Auzitegi Nazionalak bitan, azkena 2020an, aldez aurretik Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak harturiko erabakia bertan behera utziz. Erabaki hori hartzeko Auzitegi Nazionalak Orberi «ETArengandik nahikoa ez aldentzea» leporatu zion, nahiz eta ezarritako zigorra ez zen izan erakunde horretan parte hartzeagatik edo laguntzeagatik. Elementu hori nabarmendu zuen graduan aurrera egitea oztopatzen zuen autoari buruz epaile batek egin zuen bozka partikularrak.

2004. urtean atxilotu zuten Orbe Mantauban hiritik gertu, Estatu frantsesean, Joseba Esparza nafarrarekin batera eta ordutik espetxean izan da. 2010.ean Estatu frantsesak espainolaren eskuetan utzi zuen Orbe.