EH Kopako finala, Reala eta Athleticek jokatu beharrekoa, Lezaman jokatuko da, igande honetan 16.00etan. Hasiera batean, Guardian zen jokatzekoa baina egunotako euri jasa handiek erabat txartu dute El Praoko berdegunea eta antolakuntzatik zelai berri baten bila aritu dira. Azkenean, Lezamak jasoko du final handia.
XIII.EHKopa ⚽
— Euskal Herria Kirola (@ehkirola) September 2, 2023
⚡️ AZKEN ORDUKOA⚡️
▶️ Bihar Guardian jokatzekoa zen ‘A’ mailako finala, @RealSociedadFEM eta @AthleticClubFem taldeen artekoa, bertan behera geratu da euriteen ondorioz zelaia baldintza txarretan geratu delako #EHKirola #EHKopa
Aurtengoa, 13. edizioa izan du EH Kopak, 2011n Bakion jokatu zen estreinako partidatik urtero hazkunde bat izan duen txapelketak, hain zuzen ere. Partida bateko finala izatetik, txapelketa formatua hartzen joan zen gutxika-gutxika eta aurten, gainera, hainbat berritasunekin lehiatu da.
Bada, A multzoko final handia lekualdatu behar izan da. Guardian zen jokatzekoa, igande honetan 16.00etatik aurrera, eta egun indartsuenak diren bi euskal taldeen arteko norgehiagoka; Reala eta Athleticen artekoa, alegia. Azkenean, bizkaitarren etxeak jasoko du finala. Gainera, jokalarien grebarik ezean, hurrengo asteburuan hasiko den Liga F txapelketarako, udarako azken prestaketa partida izango da eta beraz, erakargarria izango denaren zantzu guztiak ditu.
B multzoko finalari dagokionez, gaur, larunbata, Durangon jokatuko da, 18.30ean. Reala eta Athleticeko bigarren taldeek neurtuko dituzte indarrak.