![Iaz Baionan hil zen garabilariaren omenezko plaka eta loreak ezarri zituzten](/media/asset_publics/resources/001/031/251/article_main_landscape/garabilaria-istripua.jpg)
Lan istripu larria gertatu da goizean Urruñan eta ondorioz, 50 urteko behargin bat zendu da. Gertakariak doluz bete du herriko bestei amaiera emateko Lapurdiko herrian asteazken honetan ospatzen ari diren laborarien azoka.
FranceBleu Pays Basque irratiak eman duen informazioaren arabera 8.45 aldera jaso dute larrialdiko deia Hendaiako suhiltzaileek.
Lurberri eremuan eraikuntza lanetan jarduten zuen gizonak jazo du istripua. Nonbait hondeamakina irauli egin du eta, ondorioz, langilea lurrera erori eta makinaren azpian harrapaturik geratu da.
Lankideek beraiek lagundu dute gizona makina azpitik ateratzeko, baina sorospen zerbitzuak iritsi direnerako bihotza geldirik zuen.
Gizona berpizteko lanetan luzaroan jardun dute sorosleek baina dena alferrik izan da. Hala, goizeko 10.00ak aldera Samu zerbitzuko medikuak beharginaren heriotza baieztatu du.
Eraikuntza da lan istripuei dagokionez estatistikarik latzenetarikoa biltzen duen sektorea.
Garabilari bat hil zen iaz Baionan
Gaurko istripua hondeamakina zerabilen langilearen heriotza eragin badu, iazko martxoan garabia gidatzen zuen beste langile bat hil zen Baionako Santespiritu auzoan.
Alsace-Lorraine etorbideko eraikin batean lanean ari zen garabia lurrera erori zenean eta horren ondorioz makina hori garraiatzen ari zen Mohamed Kechoui 42 urteko langilea hil egin zen.
2022. urtean Ipar Euskal Herrian gertaturiko lan istripuetan zendutako 10. biktima izan zen Kechoui, sindikatuek eskainitako informazioaren arabera.
Hain zuzen istripu horren lehenengo urtemuga bete zenean omenaldia antolatu zuten auzoek eta sindikatuetako ordezkariek joan zen martxoaren 10ean Baionan.
Bereziki latza izan zen astean gauzatu zen oroimen ekitaldi hori. Beste bi langile hil zirelako aurreko egunetan.
Joan zen martxoaren 3an, Baionako garaje batean gertaturiko lan istripuan 50 urte inguruko langilea zendu zelako. Martxoaren 7an, berriz, 28 urteko ziburutar bat hil zen Landetako Tartas herrian kokaturiko Ryam enpresan mantentze lanetan ari zela.
Sare sozialen bidezko zenbaketa Estatuan
LAB sindikatuaren datuen arabera, aurten lanean hildako 34. behargina litzateke.
Frantses Estatu mailan, baina, ez da lan istripuen zenbaketa ofizialik egiten. Alta, Gobernuari bizkarreratu behar zaion hutsunea betetzera datorren ekimen bat.
Twitterren (orain X) sorturiko @DuAccident kontuak lan istripuen zenbaketa alternatibo eskaintzen du Hexagono mailan hedabideetan agertzen diren albisteen bilduma eginez.
Iturri horren arabera, aurten gutxienez 222 langile hil dira Estatu frantsesean.
Accident du travail - @olivierdussopt - 222 morts recensés en 2023
— Accident du travail : silence des ouvriers meurent (@DuAccident) September 6, 2023
Urrugne (64) : un ouvrier de 50 ans est décédé sur un chantier. Il a été éjecté d’une minipelle puis s’est retrouvé coincé sous l’engin retourné. https://t.co/zl8nERTyhL
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)
Primer concierto de Kortatu: unos «marcianos» que tocaron improvisadamente en Errenteria
![Lobo_mikel_lejarza](/media/asset_publics/resources/000/520/878/article_thumb_horizontal/LOBO_Mikel_Lejarza.jpg)
Epaitegira iritsi da Josu Mujikaren kasua: ‘El Lobo’ poliziaren aurkako kereila aurkeztu dute
![Lab](/media/asset_publics/resources/001/139/607/article_thumb_horizontal/LAB.jpg)