![Emakume bat Lanbideren egoitza baten aurrean.](/media/asset_publics/resources/001/035/059/article_main_landscape/0919_eg_Lanbide.jpg)
Lanbide pribatizatzeko asmoei aurre egiteko deia egin die LABek beste sindikatuei eta alderdi politikoei. Gogoratu duenez, EAJ eta PSEk Lanbideren izaera aldatu nahi dute, «bere aktibitatea eta zerbitzua externalizateko eta bertako langileen baldintzak nahieran aldatu eta kaskartzeko». Horretarako Enplegua Legearen egitasmoari aurkezturiko zuzenketak erabili nahi dituztela salatu du LABek.
«Ez da berria Jaurlaritzaren pribatizaziorako joera. EAJ eta PSEren politika publikoek erakutsi dute nahiago dutela beraiek bermatu beharko luketen zerbitzu publikoen kudeaketa esku pribatuetan uztea», gaineratu du LABek.
«Estrategia pribatizatzaile horren erakusle garbia da azaroan Parlamentuan bozkatu nahi den Enpleguaren Legea. Lanbide zuzenbide pribatuko erakunde publiko gisa eratu nahi du Jaurlaritzako Gobernuak. Horretarako baina, alderdiek tartea izan dute urriaren 2a arte emendakinak aurkezteko. LABek, maiatzean Legebiltzarrean adierazi zuen bezala, dei egin die ustez herritarren zerbitzura dauden ordezkari horiei aurkakotasuna adierazteko», azaldu du.
Urriaren 3an izandako hauteskunde sindikaletan LAB izan zen nagusi Lanbiden eta horrek langileen artean pribatizazioaren aurkako jarrera nagusi dela frogatzen duela nabarmendu du sindikatu honek.
«Horregatik, LABek adierazten du bere esku dituen bitartekoekin aldarrikatu eta salatuko duela enplegu legearen asmo pribatizatzailea. Neurri berean, langile eta herritarrei dei egiten die antolatzera, eta datozen mobilizazioetan indarrak gehitzera», erantsi du.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)
Primer concierto de Kortatu: unos «marcianos» que tocaron improvisadamente en Errenteria
![Afp](/media/asset_publics/resources/001/139/271/article_thumb_horizontal/afp.jpg)
Adidas retira a la modelo Bella Hadid de una campaña por su apoyo a Palestina
![0721_kul_glitterfox2](/media/asset_publics/resources/001/139/283/article_thumb_horizontal/0721_kul_glitterfox2.jpg)