NAIZ

«Debekuen aurka» aldarri egiten hasi dute Topagune Sozialista GKSk eta IAk

Bi egunez Atarrabia eta Burlatan ospatuko duten Topagune Sozialista «debekuen» aurka aldarri egiten hasi dute ostiral honetan.

Topagune Sozialistaren baitan, «debekua» salatzeko manifestazioa egin dute Burlatatik Atarrabiara.
Topagune Sozialistaren baitan, «debekua» salatzeko manifestazioa egin dute Burlatatik Atarrabiara. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)

Ostiral honetan abiatu dute Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) antolatutako Topagune Sozialista, Burlata eta Atarrabia artean. Salatu dute herriotako udalek «oztopoak» jarri dituztela topaketak ospatzeko.

Arratsaldeko 15.00etan hasi dute bihar arte luzatuko den topagunea, hiru hitzaldirekin. Gazte zein ikasle langileen sozialismoaren eraikuntza, burgesiaren kontrako militantzia eta Mugimendu Sozialistaren erronkak izan dituzte ardatz.

Hitzaldien ostean, manifestazioa abiatu dute 20.00etan Burlatako udaletxe paretik hasita Atarrabiaraino, ‘Topagune Sozialistari debekurik ez! Gazte langileon aurkako jazarpenari aurre egin!’ lelopean. EH Bildu eta Sorturen kontra egin dute, ziurtatuz topagunea «modu burokratikoan» debekatzen saiatu direla eta iritzi publikoa «manipulatzen» gero. «EH Bildu ez da, noski, gazte langileon etsai bakarra, baina bada parez pare topatzen dugun arerioetako bat», ohartarazi dute.

«Debekuen gainetik, Topagune Sozialistak aurrera jarraitzen du, Euskal Herriko gazte langileoi eta Atarrabiako zein Burlatako herritarrei bertan parte hartzeko deia eginda. Betoa ezarri dutenak aparte utzita, pentsamendu kritikoa bultzatzeko ez delako debekatzaile horien baimenik behar», nabarmendu dute GKSko eta IAko kideek.