NAIZ

Al-Jazeerako kazetari baten familia hil dute Gazan Israelen bonbek

Wael al-Dahdhou Al-Jazeera telebistako kazetariaren emaztea, seme bat eta alaba bat hil dituzte Israelen bonbek Gazako Nuseirat errefuxiatu-eremuan. Qatarreko telebistaren informazioak gogor kritikatu ditu Israelek azkenaldian.

Al-Jazeera telebistako Wael al-Dahdouh, Israelek hildako alabaren gorpuarekin.
Al-Jazeera telebistako Wael al-Dahdouh, Israelek hildako alabaren gorpuarekin. (Mahmud HAMS | FRANCE PRESSE)

Al-Jazeera kateak Gazan duen berriemaile nagusiaren familia osoa hil dute Israelen bonbek, Qatarreko telebistak jakitera eman duenez.

Wael al-Dahdhou kazetariaren emaztea eta bi seme-alaba hil egin dira Israelek Nuseirat errefuxiatu-eremuaren kontra egindako erasoan.

«Israelen okupazio indarrek egin duten erasoak emaztearen, semearen eta alabaren heriotza tragikoa eragin du. Bitartean bere familiaren beste kideak hondakinen azpian lurperatuta daude», azaldu du Al-Jazeeraren informazioak.

Hamasen erasoak eta Israelgo Armadak Gazako Zerrendan egindako errepresaliatuak 1.400 hildako baino gehiago eragin ditu Israelen, agintarien arabera, eta 6.500 baino gehiago Palestinako lurraldean, mugimendu islamistaren arabera, batez ere bi aldeetako zibilak.

Qatarreko kateak bere berriemailearen irudiak erakutsi ditu bere emaztea eta seme-alabak doluan Deir el-Balah ospitalean, Gazako hegoaldean.

Al-Jazeera emititzeko baimena kentzeko mehatxua eman du Israelek, zabaltzen ari dituen informazioak ez dituelako gogoko.

Honekin batera, kontuan izan behar da Israelek Libano lurraldean egin zuen eraso batean Al-Jazeerako bi kazetari zaurituak izan zirela. Reuters agentziako beste kazetari bat hil egin zuten. Nabarmendu zutenez, israeldarrek ongi baino hobeto zekiten erasotuak kazetariak zirela.

2022an, berriz, Al-Jazeerako kazetari Shireen Abu Akleh tiroz hil egin zuten Israelgo soldaduek Jeninen (Zisjordanian) bertan gertatzen ari zenari buruz informatzen ari zenean. Kazetari bezala identifikatua zegoen.