![Bilbon egin dute agerraldia.](/media/asset_publics/resources/001/047/184/article_main_landscape/agerraldia.jpg)
Herri Ekimeneko Helduen Euskalduntze eta Alfabetatzeko Euskaltegiek agerraldia egin dute astelehen honetan Bilbon, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Legearen adoste-fasean gaudela, hizkuntza ereduak araudi berritik at utzi ditzatela eskatzeko. «Euskararen ezagutza egokia bermatzeko euskarazko ikas eredu orokortua» eskatu dute.
Honako euskaltegiek egin dute bat irakurketarekin: Elkarlaneko Gabriel Aresti, Bilbo Zaharra eta Joan Mateo Zabala; Batuzeko Ulibarri, Urrats, Illazki, Hitzez, Legazpi6, Altza-Urumea, Herri Jakintza eta Udaberria; Gasteizko, Nafarroako eta Errioxako IKA; Maizpide; Leizaur, Jose Antonio Agirre eta Bai&By eta AEK.
Agerraldian azpimarratu dute ordezkatzen duten sektorea «estrategikoa» dela «herria euskalduntzeko prozesuan». Izan ere, ezinbestekoa da euskara normalizatzeko prozesuan herritar guztiek euskaraz jakitea eta eroso aritzeko espazioak izatea, azaldu dutenez.
Halaber, adierazi dute «tamalez, denborak garbi erakutsi» digula euskaraz eskolaratzeak ez duela berez euskalduntzen: «Irakaskuntza arautuaren mugak agerikoak dira». Ildo beretik, «tresna atzerakoitzat» jo dituzte hizkuntza ereduak, euskararen normalizaziorako muga izan direnak.
Egoera iraultzeko oinarria euskara ikas- eta irakas-hizkuntza izango duen «eredu orokortu inklusiboa» dela uste dute: «Finean, Hezkuntza Legeak euskara gehiago behar du, gutxien duenari gehiago eman ahal izateko». Horrela, sinatzaileen aburuz, legeak ez du zehazten ezarritako jomuga lez ezarritako hizkuntza mailetara iristeko zein eredu jarraituko duen.
Halaber, helduen euskalduntze eta alfabetatze sektorearen desagertzeko bokazioa berretsi dute, eta gaineratu dute egungo EAEko Hezkuntza Legearen proposamenak ezinezko egingo duela.
![Ertzaintza](/media/asset_publics/resources/001/144/022/article_thumb_horizontal/ertzaintza.jpg)
Detenido un ertzaina por disparar a tres presuntos ladrones en Trebiñu y dar una versión falsa
![Txosnak](/media/asset_publics/resources/001/144/736/article_thumb_horizontal/Txosnak.jpg)
La Diputación abre expediente sancionador a txosnas de Gasteiz por no aplicar el TicketBai
![Perona](/media/asset_publics/resources/001/144/802/article_thumb_horizontal/perona.jpg)
Orio despide a Jokin Perona en un emotivo funeral
![Palestina](/media/asset_publics/resources/001/145/063/article_thumb_horizontal/palestina.jpg)
Palestinaren aldeko keinuak eta sionismoaren arbuioa hedatu dira Donostiako Klasikoan
![Pavel](/media/asset_publics/resources/001/145/045/article_thumb_horizontal/pavel.jpg)